
Autzagane auzoak bihar eutsiko dio jaiari eta bi egunetan zehar bertsolariak, sardina-jana eta jolasak izango dira protagonistak. Zaparrada Batukada taldearen emanaldi zaratatsuarekin amaiera emango zaie aurtengo jaiei domekan.
Txupinazioaren hotsarekin ongietorria emango zaio bihar, zapatua, Autzaganeko jaiei arratsaldeko 20.30ean. Jarraian bertso, kopla eta soinu afaria izango dira eta bertan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xabier Amuriza bertsolariak arituko dira.
Sardina-jana batekin hasiko dira ekitaldiak domekan eguerdiko 12.00etan. Bitartean igel txapelketa jolastuko da eta arratsaldean, berriz, briska txapelketaren txanda izango da 17.00etatik aurrera.
Ordu bete beranduago umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute eta Zaparrada Batukada emanaldi zaratatsuarekin jaiei agurra emango zaie. Gainera, giroa alaitzeko Zornotzako Trikitilariak izango dira Autzaganen.
DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak