Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

“Bertsolariok pribilegiatu batzuk gara”, dio Amurizak

“Bertsolariok pribilegiatu batzuk gara”, dio Amurizak

Miren Amurizak, Xabier Amuriza famatuaren alabak, ez zuen huts egin eta garaipena lortu zuen Durangaldeko Bertsolaritza Txapelketan. Bere esanetan “hunkigarria izan zen bertsolaritza eskolako umeak aurrean ikustea eta baita nire auzoko artzain bat, herrira astean behin besterik jaisten ez dena bertan ikustea ere”. 20 urteko berriztar hau Bizkaiko Txapelketan arituko da eta bere burua “konfiantza eta heldutasun gehiagorekin” ikusten duela ziurtatzen du.

– Asteburu honetan Durangaldeko Bertsolari Txapelketan garaile suertatu izan zinen. Nola bizi izan zenuen txapelketa?
– Ba ez dakit, nahiz eta askok igarri ez, oso urduritasun handia sentitu nuen. Ez neukan presio handirik baina zeure herritarrak han ikustean beti izaten duzu pisu hori eta egia esan, urduri xamar aritu nintzen.

– Zer suposatu zuen zuretzat zure herritarren aurrean garaipena lortzea?
– Oso polita izan zen. Ezagun eta inguruko jende asko hurbildu zen txapelketa jarraitzera eta eskertzen da. Niretzako hunkigarria izan zen bertsolaritza eskolako umeak aurrean ikustea eta baita nire auzoko artzain bat, herrira astean behin besterik jaisten ez dena bertan ikustea ere.

– Garaipen horrek Bizkaiko Txapelketarako sailkatzen zaitu. Zer nolako giroa bizitzea espero duzu bertan?
– Aurtengo nire bigarren Bizkaiko Txapelketa izango da. Aurrekoan maila saltoa eta hasierako susto hori suposatu zuen baina aurten konfiantza eta heldutasun gehiagorekin ikusten dut nire burua.
 
– Saio ona egiteko aukerarik baduzula uste duzu?
– Bai, baietz uste dut. Orain arte ondo aritu izan naiz. Izan ere, lehen aipatutako konfiantza eta heldutasun horrek, bai izaeraz eta baita bertsotan ere helduago izatera bultzatu nau.

– Eta nondik ateratzen duzu bertsoen konposaketarako motibazioa?
– Txapelketa eta plaza bereiztea oso garrantzitsua da, horrek motibazio desberdinak eskaintzen dizulako. Bertsolaritzak ate asko irekitzen dizkizu eta honi esker jende asko ezagutzeko aukera izan dut. Horrek ere era berezian motibatzen zaitu.

– Erreza da plazaren erdian dagoen oholtzara igotzean sentitzen duzuna azaltzea?
– Ez, gauza asko sentitzen direlako. Herri bakoitza mundu bat da eta sentsazio berezi asko sentitzen dira. Zuri arreta jarrita daukaten hainbeste pertsona txalotzen ikustean sentitzen dena azaltzea oso zaila da. Nire ustez, bertsolariok pribilegiatu batzuk gara.

– Zeure kasuan, Miren, bertsolaritza, familiatik datorren kontua da ala berez sortu zitzaizun mundu honetan abiatzeko zirrara?
– Egia da etxean betidanik bizi izan dudala bertsolaritzarako zaletasun hori, baina etxetik ez naute inoiz bultzatu. Gorka Lazkanorekin hasi nintzen bertsolaritza eskolan plazaratzen hasi nintzenean etxetik asko lagundu zidaten.

– Nola ikusten duzu bertsolaritza munduaren egoera?
– Bertsolaritza momentu onean dagoela uste dut. Izan ere, azken txapelketa honetan “boom” hori ikusi izan da. Lehen, bertsolaritzan aritzen ziren gehienak gizonak ziren eta, gaur egun, bertsolaritzak aurrera pausua eman du zentsu horretan. Orain gazte eta neska gehiago ikusten dira bai oholtza gainean, baita ikusleen artean ere. Kate bat da. Zenbat eta gazte gehiago oholtza gainena, gero eta gazte gehiago hurbilduko dira plazara.

– Posible da bertsolaritzaren mundutik bizitzea?
– Bueno, Andoni Egañaz gain, gutxi bizi dira bertsolaritzatik. Bertsolaritzaren mundua oso ezegonkorra da. Hori zure esku dago. Txapelketa baten edo bestean saio ona egiteak eragin handia dauka zure plazaratzean. Hala ere, oso zaila da hainbeste denbora goian mantentzea.

– Eta bukatzeko, bertsolaritzarekin lotuta, bizi izan al duzu anekdota berezirik?
– Bai asko. Oraintsu hasi naiz bertso saioetarako kotxez mugitzen eta baten baino gehiagotan bidetik galdu izan naiz.

DURANGON. Noticias de Berriz

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Marianboto

    Zelako zura halako ezpala. Zorionak Miren bihotz bihotzetik.

    Deja una Respuesta
  2. anti mafia

    Bertsolaris parte de una secta baturra. Nik uste dot txapelketa guztietan entzuten da pentsamentu berbera.Lotsagarria

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados