‘Berton bertokoa’ ekimenak zapaturako Abadiñon antolatutako jaia bost gunetan banatuko da

Durangaldeko bederatzi eskoletako guraso elkarteak sustatutako ‘Berton bertokoa’ ekimenak, jangela eredu berria eskatzeko jaia ospatuko du zapatuan Abadiñon. Egitarauan haurrentzat zein familia osoarentzat antolatutako ekitaldiak egongo dira eta ospakizuna Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta DJ Bullen ekitaldieekin osatuko da.

Zelaieta eskolan egingo den jaia bost gune ezberdinetan banatuko da. Bakoitzean, umeentzako eta orokorrean familia osoarentzako prestatutako ekintzak egongo dira. Informazio gunea, txosna eta ekoizleen guneaz gain, puzgarriak, jolasak, tailerrak eta bazkari herrikoia tartekatuko dira egitarauan. Arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eta Dj Bullen ekitaldiak nabarmenduko dira.

Eguno ekitaldiak osatzeko pintxo lehiaketa antolatu da herriko tabernariekin elkarlanean eta antolatzaileek bertan parte hartzera gonbidatu dituzte jaira bertaratzen direnak.

Eguneko aldarri nagusia “jangelen 2000. urteko araudia aldatzea izango da”, ‘Berton bertokoa’ ekimena sustatzen dutenen esanetan. Eskabide horrekin “gure eskoletan nahi dugun jangela erabakitzeko eskubidea izango dugu”, garaia baita “eskualdeko eskoletan Durangaldeko baserritar eta ekoizleen produktu freskoak sukaldatuak izan daitezen”.

‘Berton bertokoa’ festa Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko eskoletako guraso, guraso elkarte eta eskola kontseiluak antolatu dute eta beraietako askok egindako lanari esker burutuko da. Jaiaren gastuei aurre egiteko, bertoko produktuekin osaturiko bi otzara zozkatuko dira egunean bertan, bata 200 euroko balioa duena eta bestea 100 eurokoa.

Ospakizuna Abadiñoko Udalaren laguntzarekin burutuko da. Udaleko segurtasun arlotik, gainera, garraio publikoan, oinez eta bizikletaz hurbiltzeko gonbitea luzatu dute. Kotxez etortzea ezinbestekoa balitz, aparkatzeko gunea Astola Industrialdean kokatuta egongo da, honetarako BI-3336 errepidea erabiltzea eskatzen da, herritik ahalik eta ibilgailu gutxien ibili dadin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar