Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Berrizko Udalak dirulaguntza emango die herrian garatzen diren euskarazko kultur ekoizpenei

Aurreko urteetan egin duen bezala, Berrizko Udalak herrian bertan garatzen diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako diru-laguntzak emango ditu 2021ean ere. Dagoeneko eskariak egiteko epea ireki du.

“Euskarazko kultur ekoizpenen sormena garatzea, herriko artistei laguntzea eta herriko euskararen presentzian eta erabileran eragitea” dira deialdiaren helburu nagusiak. Udalak diruz lagunduko dituen edozein motatako ekoizpenak, euskaraz izateaz gain, herrian bertan eragin behar dute. Gainera “proiektuaren eragin-eremua, genero ikuspegia, euskal hizkuntzan eta  kulturgintzan eragitea eta berritzailea izatea baloratuko da”, Udaletik adierazi dutenez.

Orain arte lagundutako sorkuntzak Azeri Gorriak taldearen ‘34 leiho’ argazki liburua, Umerriren ‘Egutegia bizkaieraz’, Kohaturen ‘Oskolak’, Etxeren ‘Etxe-Bizi’, Fernando Torrecillaren ‘Hiru Tontor’ eta ‘Apustua’ edo Miren Amuriza eta Sandra Hernandez Pretelen ‘Olatu bat daukat Sabelean’ lanek jaso dute laguntza.

Bestalde, haurreskola, euskaltegiko ikastaroak eta euskarazko webguneak eta errotuluak jartzeko dirulaguntzak ere argitaratu dira.

Eskaerak Berrizko udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztu behar dira eta informazio gehiago eskuratzeko www.berriz.eus webgunera jo daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados