Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Berrizen egingo da bihar eraberritutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen saioa

Berriko Kultur Etxeko ekitaldiarekin hasiko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Berrizko Kultur Etxeko ekitaldiarekin hasiko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.

Berrizko Kultur Etxean ospatuko da bihar, 17.30etatik aurrera, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emango dion saioa. 56 bertsolarik eman dute izena edizio honetarako eta abendura arte iraungo duen txapelketa eraberrituta dator egitura aldetik, Udabarriko eta Udazkeneko faseak izango baitira.

Sei lehiakide izango dira lehengo ekitaldian eta Aitor Bizkarra abadiñarra eta Beñat Romero zornotzarrarekin batera, Iñaki Lersundi, Lander Ibarluzea, Mikel Galarza eta Peru Vidal izango dira Berrizko agertokian. Aurkezle eta gai-jartzaile lanetan  Itxaro Juaristi ariko da.

Sei bertsolariek hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian, abestu beharko dituzte hasteko eta jarraian hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian, eta launa kopla ofiziotan, lauko handian eskaini beharko dituzte. Amaitzeko, bakarkako lanari ekingo diote, gai bati buruz bi bertso abestuz, doinu eta neurri librean.

Bihar hasi eta apirilean eta maiatzean jokatuko den Udabarriko fasea, bederatzi saioz osatuko da. Berrizkoaren ondoren egingo diren ekitaldiak Bermeon, Erandion, Ondarroan, Derion, Gueñesen, Orozkon, Arrigorriagan eta Getxon izango direla.

Bertsolariek puntuazioaren arabera sailkatuko dira urrian hasiko den Udazkeneko fasera. Abenduko finala jokatu aurretik bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo dira.

30 bertsolari Udazkeneko fasean

Udazkeneko fasean 30 bertsolari arituko dira guztira. Hori dela eta, noizbait finalista izan diren eta aurten parte hartzeko izena ematen dutenek baldintzatuko dute Udabarriko fasetik sailkatuko direnen kopurua. Gainera, 2014an finalista izandakoak finalaurrekoetan sartuko dira.

Gaur egungo txapelduna den Fredi Paiaren tokia hartzen ahaleginduko dira guztiak, Algortako bertsolariak jantzi baitzuen txapela 2014an izandako azken Txapelketan. Txapelketa gehien irabazi dituen bertsolaria berriz, Igor Elortza durangarra da, bost aldiz jantzi baitu txapela (1998, 2000, 2002, 2004, 2008 urteetan hain zuzen).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados