Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Berdintasunaren aldeko konpromezua

Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta egun berezi honi buruz kaleratu duten manifestua irakurri daiteke hurrengo lerroetan. Hezkuntza komunitate horrek zabaldutako mezuan “oroimena, konpromisoa eta aldarrikapenetarako egun berezia” dela adierazteaz gain, “Durangoko herritarrakaz eta erakundeakaz elkarlana gizarte duinago bat eraikitzeko beharrezkoa dala sinisten dogu”.

Munduari eta hurbileko errealitateari begirada sakon eta kontziente bat emanez gero, eta ikastetxean  egiten dugun lanaren benetako zentzuaz eta arduraz jabetzen bagara, hezitzea behar etikoa dela sentituko dugu. Behar honek konpromezu zehatzak eta eraginkorrak hartzera eta martxan jartzera  eraman behar gaitu. 

Badakigu gizarte-haustura handiak ditugula, oraindik ere, gure inguruan; zuzenean edo zeharka,  diskriminazioak, oraindik ere, haustura mingarriak sortzen ditu; emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera-berdintasuna integratzen duten politikak ezartzea eta garatzea beharrizan urgentea da,  oraindik ere; soldaten genero-arrakalaren inguruko datuek, oraindik ere, errealitatearen argazki  gardena erakusten digute (“Emakumeek egindako lanari balio sozial eta ekonomiko txikiagoa ematen zaio”  ondorioztatzen zuen Emakundek 2018an argitaratutako txostenean); egungo informazioaren eta  komunikazioaren gizartean, IKTak erabiltzeko moduak ere, genero-arrakala digitala sortzen du  (“Iceberg Digital Machistatxosteneko datuak oso esanguratsuak dira); pentsioetan dagoen genero arrakalan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun-faktorea begi-bistan dago (“Emakumeek  gehiegizko ordezkaritza dute lanaldi partzialeko lanetan, ekonomia informalean edo murgilduan jarduten dute,  feminizatutako lanetan balorazio txikiagoa dute eta gutxiago ordaintzen zaie, zaintza-lanetan aritzeak haien ibilbide  profesionala eteten du”, baieztatzen da Genero-arrakala euskal autonomia erkidegoko pentsioetan” txostenean).  Hainbat dira, beraz, berdintasunaren aldeko borrokaren beharra adierazten duten errealitate hurbilak.

Gizartea eraldatzeko tresna

Hezkuntza-sistemak argi du gizartea eraldatzeko tresna eraginkorrena dela. Ikastetxeak ez gaude  munduko errealitatetik kanpo: gertatzen ari den indarkeriaren hazkuntzaz jabetzen gara. Hain nabaria

izaten ari den kultura aldaketa honen aurrean, hezitzaileon, familien, eta oro har, gizartearen lana da  herritar osoak izango diren ikasleak gidatzea eta bidelaguntzea: errealitatearen irakurketa kritikoa  ahalbidetzeko tresnak erreztuz; ikuspegi kritikoa eta zorrotza zabaltzen lagunduko duten galderak  eskeiniz; bere nortasuna eraiki dezaten erantzun egokien bilaketan lagunduz; hausnarketetan giltzarri  diren bere ezagutzak eta gaitasunak indartuz; bere buruarekin koherente izateko eta defendatzen  dituen balioen bidetik, segurtasunez ibiltzeko gaitasunak sendotuz.

Gure pedagogia eredu ignaziotarrak konpromezu zuzen, zintzo eta argietara eramaten gaitu. Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduko kide izanik, ahalduntzea, errespetua eta zaintza jarrerak bultzatzeko eta sustatzeko hezkuntza prozesuak  suspertzen ditugu.

Giza duintasuna ardatz nagusia izanik, ikaslearen garapen osoa eta bere zoriontasuna kokatzen  dugu ikasketa-prozesuaren erdigunean. Izan ere, gure hezkuntzaren helburu nagusia da orainean eta  etorkizunean beharko dituzten konpetentziak bereganatzeko testuinguru errealak sortzea,  esperientzia pertsonalak ahalbidetzea, emozioak sortaraztea, ekintza etikoetara bideratutako jarrerak  eta aukeraketak eragitea. Gure xedea gizartearen erabateko eraldaketa lortzea da, sakontasuna eta  barnetasuna lantzeari lotutako sentsibilizazioa landu eta ekintza eraldatzaileetan parte hartzeko  aukerak luzatuz.

Pasadan ikasturteko martxoak 8an egin genuen manifestuak eta banakako zein erakunde moduan  hartutako konpromezuek indarrean jarraitzen dute. Baita 2020ko urrian adierazitakoak ere; alegia,  inor sexua dela eta zuzen edo zeharka diskriminatu gabe, emakumeen eta gizonen aukerak eta  berdintasun-jokabideak biltzen dituzten politikak ezartzen eta garatzen jarraitzen dugula.

Beste urrats bat

Egungo pandemian bizi izandako injustiziak, indarkeriak, desberdintasun egoerek beste urrats bat  ematera eroan gaitu. Krisi honek beste behin erakutsi digu hausnarketa eta ikuspegi feminista,  inklusiboa, jasangarria, demokratikoa, justuaren beharra, berdintasunaren arlo honetako  sentsibilizazioa eta ekintz-zaletasuna behar-beharrezkoa izaten jarraitzen duela.

Ikastetxe gisa identifikatu ditugun lehentasunen artean kokatzen da egunerokotasuneko praktiketan  aipatutako begirada feminista eta justua txertatzea. Ikuspegi eraikitzaile batetik, momentu hau aukera  moduan ere ikus dezakegu, zeinek krisi honi hobeto erantzuten ahalbidetuko baitigu. Aukera ez ezik,  erronka ere den honi erantzuteko, abian jarri dugu Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxearen lehen  Berdintasun Plana. Bertan, berdintasunaren arloan gure ikastetxeko jarduera bideratuko duen  ibilbide-orria jasotzen dugu. Hurrengo helburu hauk izendatzean, giza garapen jasangarrirako balioen  eraldaketan eragin nahi dugu:

– Aurreiritziak eta diskriminazioa bultzatzen ez dituen antolaketa-kultura sustatzea. – Laneko jazarpena, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzea,  antzematea eta horietan jardutea sustatuko duten protokoloak, baliabideak eta bitartekoak  izatea.

– Ikastetxean hizkera ez-sexista eta inklusiboaren erabilera sustatzea.

– Emakumeen eta gizonen presentzia ekitatiboa sustatzea bai zuzendaritza-postuetan, bai  hezkuntza etapa desberdinetan, ikastetxeko departamentu desberdinetan eta hornitzaileetan. – Berdintasun printzipioetan oinarrituz, ikasleen garapen osoa bultzatu eta bizitzarako  konpetentziak indartu. Ikasleak munduan eragin eta bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den  gizarte baten alde egin dezaten.

Azken helburuan ezkutatzen den amets eta konpromezuaren deiarekin amaitu nahi dugu gaurko  manifestu hau: “Ikasleak munduan eragin eta bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den gizarte  baten alde egin dezaten”, San Jose Jesuitak ikastetxeko hezitzaile guztiok manifestuan jasotzen  diren konpromezuak berresten ditugu. Ikasleak ez ezik, hezkuntza elkartea osatzen dugunok, helburu  horiek betetzeko urratsak ematen jarraitu behar dugu.

Manifestu honekin amaitzeko, Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Amasa Villabonako Udalak emakume guztiei eskainitako bideoa entzuten eta gozatzen animatzen zaituztegu.

https://www.youtube.com/watch?v=HKxufYCxaxQ

Egilea: Odei Esnaola  

Abestia: “Konplize ditut eta” Mikel Markez. Iruditan: Amasa-Villabonako emakumeak 

Informazio-iturriak:

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/eu_emakunde/ad juntos/soldata_arrakala_eae_2018.pdf

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/certamen_publicaciones/es_def/adjuntos/ vi_certamen_emakunde_2018.pdf

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/eu_emakunde/ad juntos/txostena_45_genero_arrakala_pentsioak_eae.pdf

https://www.durangojesuitak.org/garena-hitzetan-hezkuntza-eraldatzailea/

https://educaciontransformadoraglobal.org/eus/hasiera/

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/emakunde_covid19/eu_def/adjuntos/202 0.07.berdintasuna_pandemia_garaian.pdf

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados