Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Berbaroren 30. Urteurrena ospatzeko, jaialdia egingo dute ekainaren 1ean

Berbaro30UrteurrenaUrte berezia da aurtengoa Berbarorentzat, izan ere, 30 urte igaro dira elkartea jaio zenetik. Horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte, baita egun osoko jaialdi bat ere, ekainaren 1ean ospatuko dena. Berbaroko lagun eta Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte elkarteko kideek.

Udaberrirako prestatu duten egitarau bereziari asteburu honetan emango diote hasiera. Domekan, bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen ‘Erradikalak gara’ emanaldia eskainiko dute Plateruenan 20:00etatik aurrera. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Elgezabal antzerkilari eta ipuin kontalariak sortutako ikuskizuna da. Astelehenean, Txoborro magoak umeentzako ikuskizuna eskainiko du Plateruenan bertan 17:00etan hasita.

Egun osoko egitaraua

Ekainaren 1eko egitarauari, 12:30ean emango diote hasiera bertso-poteo musikatuarekin. Ondoren, 15:00etan, bazkari herrikoia egingo dute Plateruenan. Bazkalostean, urteurreneko ekitaldia eta Durangoko hainbat sortzailek sortutako ‘Ez gara menpeko perpausak’ ikuskizuna egongo dira.

Eguna amaitzeko, 18:00etan, Txirimoya Sound-ek girotuta, poteoa hasiko dute alde zaharrean. Dagoeneko bazkarirako txartelak salgai daude Berbaroko bulegoan, Plateruenan eta Anttonio’s tabernan.

ekainak 1 berbaro elkartea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados