Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskarak merkealdietan duen presentzia urria salatu du Berbarok

merkealdiakBerbaro Elkarteak Durangoko dendetan merkealdia sasoian euskarak duen presentzia urria salatu eta “merkealdietan euskara garesti dago Durangon” ohartarazi du. Hausnarketa egiteko Alde Zaharreko eta erdialdeko dendetako erakusleihoak aztertu dituzte.

Dendetan ageri diren eskaintzak eta deskontuak zein hizkuntzatan egiten diren neurtu ondoren, jasotako datuek “asteon bizitako beroak astintzeko moduko hotzikara sortu digute: merkealdien berri emateko kartelen %52,4 gaztelania hutsez daude”, Maite Berriozabal Berbaro Elkarteko zuzendariaren esanetan.

Berbaroko kideek Alde Zaharreko eta erdialdeko 84 komertziotako erakusleihoetan jarri dute arreta eta egindako azterketak aldez aurretik zuten susmoa egiaztatu du; hau da, “denda gehienek gaztelaniaz egin digute euren generoa merkeago erosteko deia”, Berriozabalen arabera.

Erakusleihoetan jarritako kartelen erdia baino gehiago gaztelaniaz dagola salatzeaz gain, Berbarok egindako neurketaren arabera  %38,1ak bi hizkuntzatan idatzitako kartelak erakuste dituzte eta %9,5a euskara hutsean dago. Horrez gain “esan beharra dago hizkuntza biak erabili dituzten komertzio batzuek nagusiki gaztelania erabili dutela euren deskontuen berri emateko”.

Berbarotik onartzen dute, marketin adituen arabera, erakusleihotan mezu laburrak eta argiak erakutsi behar dela eta merkealdien berri emateko ez dela testu luze konplikaturik idatzi behar. “Hala izanda ere, badirudi dendari askori ez zaiela otutzen erakusleihoetan euskaraz zer edo zer idaztea”, kritikatu du Berriozabalek.

Egoera horren aurrean, “Euskara garesti ote dago?” edo “Durangon euskaraz bizi gura dugunok ez gara hain erosle onak izango ba?”, galdetzen dio bere buruari Berriozabalek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados