Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Berbaro elkarteak irudi eta goiburu bereziak estreinatu ditu taldearen
30. urteurrena ospatzeko

Berbaro30UrteurrenaBerbaro elkarteak aurten bere 30. urteurrena ospatzen duela eta, irudi eta ‘Geroa aldean’ lema berezia estreinatu ditu. Urtean zehar egingo diren hamaika ospakizun prestatzeaz gain, ekitaldi nagusia ekainaren 1ean egingo den jaialdia izango da.

Berbarotar guztientzat “urte berezia izango da 2019a”, nahiz eta are bereziagoa izan zen 1989a, “Durangon euskaraz bizitzeko espazioak sortu guran Berbaro jaio zenekoa”. Urtemuga biribila “ilusioz” eta ospatzeko gogoaz hasteaz gain, “orain arte egindako bidearekin harro” egotekoa dela diote eta “biharko erronkei ilusioz heltzeko urtea izatea gura dugu”, elkarteko kideen esanetan.

Urteurrenak “egin gura dugunaz pentsatzeko, eta herriko bizia eta euskara astintzeko” aukera emango diela uste dute berbarotarrek. Horregatik, ‘Geroa aldean’ aukeratutako goiburuak, aurrera begiratuta lanean jarraitzeko gogoa eragiten die “Durangoko euskaltzaleekin batera”.

Prestatutako ekimenen artean “hausnarketa prozesu bat, jolaserako eta kulturaz gozatzeko hainbat ekintza” iragartzen dituzte. Ekainaren 1erako berriz, jaialdia antolatu dute, “egun osoko egitarauarekin”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados