Friso
Friso
Friso
Friso

Berbaro Elkarteak aisialdi ekintzak prestatu ditu Aste Santuko eta udako oporretarako

Durangoko Berbaro Elkarteak  “eskaintza oparoa dakar udaberri eta udarako”, hainbat ekintza prestatuko baititu Aste Santuko zein uda oporretako aisialdiaz gozatzeko.

Apirilean izango diren udaberriko oporretarako, elkarteko kideek Udaberrian Olgetan egonaldiak prestatu dituzte, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako umeentzat. Lehenengo egonaldia, 11tik 13ra izango da eta bigarrena, 19tik 22ra, kasu bietan 9:00etatik 13:00etarako ordutegiarekin. Nahi dutenek bi txandetan eman dezakete izena.

Udako oporretarako berriz, Durangon egingo diren Olgetan egonaldiak, Udaleku finkoak eta Udaleku ibiltariak prestatu dituzte.

Finkoak eta ibiltariak

Olgetan egonaldietan ere bi txanda egingo dira; lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta bigarrena, uztailaren 11tik 22ra. Kasu honetan ere 2012 eta 2017 urteen artan jaiotakoentzat izango dira eta ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da, nahiz eta astean behin 16:00ak arte egun osoko irteera egingo den. Ekimen honetan ere bi txandetan eman ahalko da izena, eta jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.

Udaleku finkoak Larraulen eta Mendigorrian izango dira. Lehena, ekainaren 24tik uztailaren 3ra izango da eta LH3 eta LH4 mailetako ikasleei zuzenduta dago. Bigarrena, uztailaren 1etik 12ra bitartean egingo da eta LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat izango da.

Udaleku ibiltariak ere bi izango dira, bata ibilaldi txikikoa eta bestea handikoa. Ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean egingo den Ibiltari txikia, Debatik Bermeora arteko bidea egingo du eta DBH1 eta DBH2 mailakoentzat prestatuta dago.  Ibiltari handia berriz, uztailaren 7tik 18ra artean egingo da Irurtzun eta Deba artean, eta DBH3, DBH4 eta Batxilergoko lehen mailakoei zuzenduta dago.

Udaberriko egonaldietan zein udalekuetan izena emateko epea martxoaren 7tik martxoaren 10era bitartean izango da, Berbaroren webgunean edo bulegoan. Gainontzeko informazioa (zozketak, prezioak, oharrak…) Berbaroren webgunean dago eskuragai (www.berbaro.eus).

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Sorgin
    0
    0

    Epea itxi ostean argitaratzeak zein zentzu du?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar