Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Berbaldiak, taldean euskaraz hitz egiteko saioek arrakasta handia euki dute

Berbaldiak, taldean euskaraz hitz egiteko saioek arrakasta handia euki dute

Berbaldiak ekimena, taldeka euskaraz hitz egiteko saioak, martxan jarri zen Zornotzan pasadan urtarrilean. Esperientzia berri honek arrakasta handia euki du herritarren artean. Lehenengo urte honetan 33 berbakidek parte hartu dute zazpi taldetan banaturik. Orain arte, 23 berbalagun pasatu dira taldeetatik, eta 20 taberna inplikatu dira ekimen berritzaile honetan.

“Berbaldien asmoa ez da euskara ikastea, nahiz eta ikasi. Helburua euskaltegian lortutako maila mantentzea, edota eusteaz aparte, euskaldunekin harremanetan jartzea da”, azpimarratu du Idoia Zuloagak, Udal Euskaltegiko zuzendariak. Izan ere, ekimen honen atzean bigarren mailako helburu bat ere badago: “euskara herrira ateratzea”.

Saio hauetan parte hartzen duten berbakideak arrazoi ezberdinengatik apuntatu ziren. Luciano Martinez, aurrejubilatua denez, “inolako presio barik euskaraz disfrutatzeko” joaten da berbaldietara. Beste berbakideek, aldiz, euskara gelatik ateratzeko aukera paregabea ikusi dute.

 

“Euskaraz disfrutatzeko”

Ekimen honi esker bide bat gehiago eukiko dute dakitena erabiltzeko. “Pasadan urtera arte euskara ikasten egon nintzen perfilak ateratzeko, eta orain euskaraz disfrutatzeko eta nibela mantentzeko aukera daukat Berbaldiei esker”, azpimarratu du Sergio Salgadok.

Bilera hauetan gai ezberdin askori buruz hitz egiten dute, esaterako, bidaiak, liburuak, zaletasunak, eta abar. Gainera gai bakoitzak bere hiztegi propioa duenez aberastasuna ematen die saioei. “Euskaldunen esprezioak ikasteko balio du”, bat egin dute berbakideek.

Bilera bakoitzean taldeko berbalagun ezberdinak aritzen dira. “Bestelako sistemetan, normalean, berbalagun talde bat eta urte osoan izaten da. Hemen jendea askoz gehiago inplikatzea lortu dugu”, azpimarratzen du Zuloagak. Hala eta guztiz ere, Zuloagak aitortzen duenez, berbalagunak aurkitzea zailena da. Horregatik deialdi berezia egiten du eta jendea parte hartzera animatzen du, ordu bateko konpromisoa bakarrik hartzen baita.

 

Jarraitzeko asmoa

Saioak goizean nahiz arratsaldean antolatzen dira. Berbakide talde baten proposamena eta gero, osteguneko taldeak pintxo-pote euskalduna egitea erabaki zuen, hau da, koadrilan euskaraz hitz egiten duten bitartean pote batzuk hartzen dituzte.

Aurten, zortzi berbaldi eta gero, maiatzean bukaera emango zaie, baina partehartzaileek datorren urtean jarraitzeko asmoa adierazi dute. “Datorren urterako aurreikuspen zehatzik ez dago, baina gure asmoa jarraitzea da. Oraingoan hamabostero egiten da, eta hurrengo urteari begira astero egitea gustatuko litzaiguke”, aurreratu du Zuloagak. Pasadan urtarrilean Andoni Agirrebeitiak, kultura eta kirol zinegotziak aurreratu zuen moduan, Berbaldiak “ekintza iraunkorra” izateko asmoa duela adierazi zuen.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados