Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Berbalagunek sekulako bultzada jaso du online egindako saioekin

Osasun-larrialdiak aldaketa ugari eragin ditu norbanakoen bizimoduan zein gizarte osoan eta dagoeneko ‘normaltasun berriak’ ekarriko dituen aldaketekin jabetzen hasi gara. Horrelako zerbait egitera egokituko da Durangaldeko Berbalagun ekimena ere, azken hilabeteotan burutu dituen online saioak datorren ikasturtean ere eskainiko baititu.

“Covid-19ak ezustean harrapatu gintuen” eta hasiera-hasieratik “esan genuen ‘birusak ez gintuela mututuko”, Berbalagun ekimenaren esku­-aldeko dinamizatzailea den Irati Anakaberen esanetan. Horregatik, mintzapraktika egiten jarraitzeko aukera zegoela pentsatu zuten eta, teknologia berriekin baliatuta, saioak online erara egiten hasi ziren.

Berbalagunei, “hasieran kostatu zitzaien arren, gerora erraz konektatu izan dira”, Anakaberen arabera. Gainera, online bidezko min­tzapraktika egitea “aukera ona izan daitekeela euskara praktikatu nahi duen askorentzat” frogatu dute.

150 partaide

Amaitzear dagoen ikasturtean 22 talde osatu dira Durangaldean eta guztira 150 euskaldun inguruk parte hartu du. Aisialdia euskaraz bizi ahal izateko aukera ere eskuragarri dute partaideek antolatzen diren eskaintza desberdinen bidez; izan ere, kultur ekitaldietan, mota askotako tailerretan edo lehiaketetan parte hartzeko aukera izaten dute.

Horietako ekintza batzuk bertan behera gelditu dira aurtengo ikasturte amaieran osasun-larrialdiagatik. “Aurten egitasmo berezi bi abiatu ditugu; alde batetik, mendilagun taldea sortu dugu eta bost irteera egin baditugu, beste lau bertan behera gelditu dira”, adierazi du Anakabek, eta gauza bera gertatu da irakurzale talde sortu berriarekin. Hala ere, bata zein bestea datorren ikasturtean berreskuratuko dituzte, osasun egoera bere onera datorrenean.

Beste ekimen batzuk online egiten jarraituko dira 2020-2021 ikasturtean, komunikazio sistema horrek “sekulako bul­tzada” jaso baitu, Anakaberen esanetan. Eta ez hori bakarrik, “geratzeko etorri dela” uste du Berbalaguneko dinamiza­tzaileak, eskualdean izan diren 150 berbalagunek hartu baitute parte sistema horretan egindako saioetan. “Konfinamenduaren hasieran jendeak ez zuen izan norekin hitz egin” eta online sistemak berba egiteko aukera eman die. Gainera, “gero eta lanpetuago bizi gara; jendeak oso agenda estuak ditu eta batzuetan zailtasunak izaten dituztenez ordu betez taberna batera joateko, online egiteak ordutegi-malgutasuna ematen die”.

“Kalean euskara gehiago entzutea”

Horregatik “iraileko izen-emate kanpainan ere online eskaintza sartuko dugu” eta bertan apuntatu nahi duenak https://labur.eus/eBXn6 estekaren bitartez egin dezake edo 639 400 786 telefono zenbakira deitu informazio gehiago eskatzeko. Izena ematen duenak ez du ikasturtea hasi arte itxaron beharko min­tzapraktika saioekin hasteko, “gaur izena ematen duenak irailean ere jarraituko du mintzapraktika online egiten, ezbairik gabe”.

Berbalagun ekimenaren helburu nagusia “Durangaldea euskalduntzea eta, batez ere, kalean euskara gehiago entzutea” da Anakaberen arabera. Asmo horretan, “batzuk euskara praktikatu nahi dute eta beste batzuk praktikatu nahi duenari laguntzen diote”. Talde gehienak tabernaren baten elkartzen dira “lasai berba egiteko eta lotsa kentzeko espazio bat eskaintzen dielako” baina orain, online aukerarekin, etxetik ere min­tzapraktika egin dezakete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados