Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Benita Uribarrenari buruzko komikia egin eta argitaratu dute Unai Iturriagak eta Alex Sanvik

BenitarenEuriaKomikiaIkastolen Elkartearen Xabiroi komiki aldizkariak Benita Uribarrena Bollain durangarrak bizi izan zuen pasarte bat argitaratu berri du ‘Benitaren euria’ izenburuarekin. Komiki formatuan egindako lanaren egileak Unai Iturriaga eta Alex Sanvi izan dira; bertsolari durangarrak gidoia idatzi zuen eta Sanvi marrazkien egilea da.

Zazpi orrialdetan azaltzen den istorioa Benita Uribarrenaren alaba den Marina Fuster Uribarrenaren elkarrizketatik jasota dago. Komikian azaltzen denez, istorioa Benita Uribarrena zenaren “bizitzaren pasarte batean oinarrituta dago”.

1942ko otsailean kokatutako pasarteak Donostiatik Durangora egindako joan-etorria islatzen du. “Bost urteren ostean” Durangora itzultzen den Benitari arraroa egiten zaio berriro sorterrira itzultzea, herritik joan zena eta datorren pertsona “bera ez balira legez”.

Hala ere, ‘Benitaren euria’n  azaltzen den pasartea “benetan gertatu zen, nahiz eta ez dakigun bidaia hori Durangora egin zuen ala beste leku batera”, Unai Iturriagaren esanetan. Dena dela “Marinak kontatu zigun istorioa fikzionatu egin genuen, Benitaren alabak horretarako baimena eman zigun eta”.

Xabiroi aldizkaria

Benita Uribarrena Durangon jaio, Ipar Katalunian bizi, Frantzian atxilotuta egon eta 2000. urtean Borrokalari Boluntarioaren Gurutzearekin aintzatetsia izan zen. Emakume ekintzaile komunistari buruz argitaratutako komikia egiteko aukera Iturriagak baliatu zuen Xabiroi aldizkariaren arduradunen eskaintza jaso ondoren. “Sanvik eta biok aldizkari horretan kolaboratzen dugu eta bertako arduradunek nahi genuen istorioa kontatzeko aukera eman ziguten”, Iturriagaren esanetan.

Bertsolari durangarrarentzat “ametsa izan zen” jasotako proposamena, Durango 1936 elkarteko kidea delako eta elkarte horren webgunean “oso erakargarriak diren testigantzak” jasotzen direlako. “Komikiak egiteko zientoka historia azaltzen dira bertan”, izan ere, “errealitatea fikzioa baino aberasgarriagoa da gehienetan”, Iturriagaren ustetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados