Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Belatxikietako jaiak ospatuko dira domekan, San Inazio egunez

belatxikieta jaiak [belatxikieta elkartea libre]
Foto: Belatxikieta Elkartea Libre.
Bi urtez ospakizun ofizialik egin gabe egon ondoren, domekan San Inazio eguna ospatuko dute Zornotzako Belatxikietan dagoen ermitaren inguruan. Egun bakarreko egitarauan musika saioak eta bertsolariak nabarmenduko dira.

Belatxikieta Elkarteak Amorebieta-Etxanoko Udalekin batera antolatutako egitaraua goizeko 9:00etan abiatuko da, bertaratzen direnei egingo zaien harrerarekin eta jarraian piztuko den txupinarekin. 10:00etan meza egongo da.

Ospakizuna Izaro eta Irati Gastelu trikitilarien ekitaldiarekin eta Beñat Ugartetxea eta Alain Barañano bertsolarien saioarekin jarraituko du. Ondoren, Julen Mendieta, Done Intxausti, Xabier Garcia ‘Utxu’ eta Manex Izagirre aizkolarien ekitaldia hasiko da eta Ciudad de Mexikotik gerturatuko den Patxo Balbuena mariatxiarekin osatuko da  goizeko egitaraua.

Egunean zehar, txosna, bokatak eta kafea egongo dira eskuragarri eta bazkalostean musikak girotuko du ingurua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados