Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bederatzigarren urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Plateruenak

Bederatzigarren urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Plateruenak

Bederatzi urte dira Plateruena Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela. Herritar guztiei zuzenduta, ospakizuna antolatu dute gaur arratsaldean. Bertan, Antzokiaren ibilbidea gogoratzeko ikuskizun berezia aurkeztuko dute, zortzietatik aurrera.

Plateruenetik aurreratu dutenez, Antzokiaren ibilbidearen hausnarketa egin dute. Izan ere, gaurko urteurreneko ekitaldiaren ardatza hausnarketa horretan atera diren ondorioak izango dira, baina antzezpen moduan plazaratuta. Bertan, langileek, laguntzaileek, ekimenetan parte hartzen duten legunek, eta teknikoak, parte hartuko dute besteak beste.

Kriskitin Dantza Taldeak ikuskizunari amaiera emango dio, eta horretarako saio berezia prestatu dute. Etorkizunean Antzokiak jokatuko duen papera ardatz, zortzi dantzarik esaldi bana esango dute, dantza eta perkusioa uztartuz.

2004ko urriaren 28an zabaldu zituen ateak Plateruena Kafe Antzokiak. 870 herritarrek 473.000 euroko ekarpena egin zuten. “Ordutik hona azpiegitura profesionala eta kalitatezko porgramazioa eskaini diegu mundo osoko sortzaileei eta Euskal Herriko kulturzaleei, bereziki Durangaldeko herri-bizitza aberastuta”, azpimarratu dute Antzokitik.


Gogoetarako sasoia

Gogoetarako sasoia heldu zaio Antzokiari. Izan ere, “argazki fidela izateko”, ‘Delphy’ izeneko inkesta kualitatibo bat egin dute Durangoko 30 herritarren artean EHUko Gizarte Zientzietako kideen laguntzaz. “Datozen urteetan Kafe Antzokia izango dena erabakitzeko prozesu parte hartzaile herritarra abian jarri nahi dugu, denen artean Plateruena egiteko”, aurreratu dute.

Plateruenean azken urte hauetan egin denaren inguruan iritzi nagusiak ezagutu dituzte. Orain, taldeko kideen tutoritzapean, ikerketaren ondorioekin lanean hasiko dira, hurrengo urteetan Antzokia izango denaren oinarriak jartzeko.

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados