Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Bederatzi talde bilduko dira zapatuan Izurtzan egingo den Ezpatadantzari Egunean

DantzariEgunaIzurtza09Merinaldeko Ezpatadantzari Egunaren 49. edizioa ospatuko da zapatuan Izurtzan eta ekitaldian eskualdeko sei herritako bederatzi talde bilduko dira, Dantzari Dantzan osatzen duten bederatzi dantzak eskaintzeko. Agerraldia Erregelak edo Soka dantzarekin osatuko da eta ekitaldian zehar Mendigain dantza taldeko sei kide omenduko dituzte.

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna Gerediaga elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, Izurtzako Udalak eta herriko Mendigain Dantza Taldeak antolatu dute.

Eguneko egitaraua arratsaldeko 18.30ean abiatuko da, ekitaldian izango diren taldeak Azkonizaga inguruan bildu eta herriko plazaraino egingo duten kalejirari ekiten diotenean. Aurten, Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañariako talde bana, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangoko Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitinek parte hartuko dute.

19.00etan Dantzari dantza edo Bizkaiko Ezpatadantza izenarekin batzen diren bederatzi dantzak eskainiko dituzte Izurtzako plazan. Agerraldia Agintarienarekin hasiko da eta jarraian Zortzinangoa, Ezpata joko txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata joko nagusia, Launangoa eta Makil-dantza eskainiko dituzte. Dantza sorta hau Txotxongiloarekin osatuko dute.

Dantza saioa Soka dantza edo Erregelarekin jarraitu da eta ekitaldian zehar Mendigain dantza taldeko Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi omenduko dituzte.

Eguneko egitaraua frontoian egingo den lagunarteko afariarekin eta Firin Faran taldeak girotuko duen dantzaldiarekin osatuko da.

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna 1967an Iurretan ospatutako lehenengo aldiz, “Dantzari dantza izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera emateko asmoarekin”, antolatzaileen arabera.

Bederatzi dantza

Gaur egun ‘Bizkaiko Ezpatadantza’ izenarekin ere ezagutzen diren dantza horiek mendeetan zehar iraun dute eskualdean eta XX. mende hasieran eskualdetik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziren.

Bederatzi dantza hauek lurralde zabalago baten dantzatutako dantzak izan omen ziren, baina XIX. mendearen bukaeran Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garaiko elizateetan bakarrik dantzatzen ziren. “XX. mendearen hasieran, berriz, berpizkunde handi baten ondoren, Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zen, gaur egun ezagutzen dugun ikur bihurtu arte”, Gerediagako antolatzaileen arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Guztiontzat zabalik?

    Dantzak eta dantzariek ba ahal dute sexurik? Emakumea ala gizonezkoa?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados