Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Bazkideei eta gerturatu nahi denari elkartea zabaltzea izango dela nire erronketako bat”

Arantza Atutxa betetzen ari da Aitziber Atorrasagastik iazko Gabon zahar egunean Gerediaga elkartean utzitako hutsunea. Kudeatzaile berria “izatez dimoztarra” baina Bilbon bizi den 37 urteko gaztea da eta Humanitateak eta Enpresa Zientzietan Lizentziatuta dago. Gorbeialde Landa Garapen Alkartean, Sormen industriekin lotutako Creativity Zentrum elkartean eta Peopleing enpresan lanean ibili ondoren, Gerediagak jarritako erronkari egingo dio hemendik aurrera.

-Gerediaga elkartea aldez aurretik ezagutzen zenuen? 

-Bai. Azokari lotutako elkarte moduan ezagutzen neban hasiera baten. Gerora, lankide baten bitartez, Durangaldeko ondarean lanean jarduten zuela jakin nuen. Orain, bertatik, Gerediagaren lana zabalagoa dela ikusten dut, Azokaz gain beste hainbat lan egiten da naiz eta oihartzun gutxiago izan.

-Zure lanpostua epe baterako edo epe jakinik gabekoa da?

-Jakingo duzue Aitziber Atorrasagasti, aurreko kudeatzailea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritzara joan dela. Beraz, berak legealdia amaitu edo bueltatzea erabakitzen duenera arte egongo naiz ni hemen.

-Ia pare bat hilabete daramatzazu lanean, badakizu dagoeneko zeintzuk diren zure zereginak.

-Nire ardurak zuzendaritza batzordearen erabakiak aurrera eroatea izango da, eginiko plan estrategikoari jarraituz, lantaldea kudeatzea eta Gerediagaren hobe beharrez lan egitea elkartea sendotu eta bere lanaren emaitza ezagutzera emateko.

-Zein izango da zure lan ildoa?

-Goiz da oraindik honi erantzuteko heldu berria bainaiz eta asko daukat ikusteko eta ikasteko. Baina zera aurreratuko dizut, Gerediaga bere bazkideei eta gerturatu nahi denari zabaltzea izango dela gure erronketako bat.

Lan onaren seinale

-Gerediagak antolatzen duen ekimen eta ezaugarri nagusia Durangoko Azoka da.  Zerbait aldatzea edo egokitzea komeni dela uste duzu?

-Barruko antolaketa eta detaileak oraindik sakon ezagutu behar ditut, baina nire ustez lan ederra egiten da koordinazio mahaiarekin. Kontsumitzaile moduan ezagutu dut orain arte azoka eta euskal Kulturaren Plaza honek indartsu jarraitzen duela uste dut. Egileen eta irakurle-entzuleen arteko hartu-emanerako toki ezin hobea da. Kalean bizi dugu egun horretan gure kultura eta pozgarria da jendearen erantzuna.  2016an 190.000 ikusletik gora etorri ziran Azokara, orain arte egindako lan onaren seinale garbia da hori. Argitaletxe eta kultur eragileekin egotekoa naiz oraindik euren iritzia jakiteko.

-Azoka antolatzeak ia urte osoko lana eskatzen du, baina urtean zehar bestelako hainbat ekimen ere egiten dituzue: Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna, hitzaldiak, jardunaldiak… Arlo gehiegi dira ala oraindik arlo gehiago lantzeko aukera dago?

-Egia da Azokak lan handia dakarrela eta horretan jartzen direla gure errekurtsoen gehiengoa, baina badira beste proiektu batzuk. Nire ustez badago tartea beste ekimen batzuk aurrera eroateko. Gerediagak bere gain hartzen duen ondarearen ikerketa, zainketa eta zabalkunde horretan parte aktibo baina laguntzaile ere izan daiteke, proiektuak berak eginez edo beste batzuei lagunduaz.

-Jarduera arloren bat indartu behar dela uste duzu?

-Ondarearen transmisioan jarriko nuke indarra. Ikertzen denaren emaitza era erakargarrian aurkeztu eta jakitera ematean  gure ondare eta kulturaren iraupena bermatzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados