Batxilergoari eta ordenagailuen doakotasunari buruzko hitzaldia antolatu du Abadiñoko EH Bilduk

AbadiñoInstitutuaAbadiñoko EH Bilduk LH-5 eta DBH 4 bitarteko ikasleek ordenagailuak doan izatea eta Abadiñoko Institutuan batxilergoa eskaintzaren abantailak eta desabantailak jorratuko dituen inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du biharko.

DBH-ko eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendutako solasaldia Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita. Hizlaria Mikel Urrutia, Abadiñoko Institutuko irakaslea, izango da.

DBHko gurasoek solasaldian jasoko duten informazio baliogarria izango zaie hurrengo egunean, urriaren 3an, Abadiñon batxilergoa jartzea nahiko luketen edo ez erabakitzeko.

Erabakia hartzeko ordea, “ez dute inolako informaziorik izango, hau da, zenbat lerro sortu ahalko ziren, hain ikasle gutxirekin aukerakoak hartzeko zelako zailtasunak egongo lirateke, kalitate minimo bat bermatua egongo ote litzateke?”, EH Bilduren arabera.

Hitzaldian kontzeptu horien gaineko informazioa emango da, eta gurasoei proposatuko zaie, “Hezkuntzatik informazio gehiago eta zehatzagoa eman arte, itsuan aukeraketarik ez egiteko. Izan ere, informaziorik eman gabe egindako galdeketaren emaitzak, gure seme alaben etorkizun akademikoan eragin kaltegarria izan baitezake”.

Ikasleen digitalizazioa

Ordenagailuen gaiaren inguruan berriz, “Heziberri 2020 marko pedagogikoan adierazten den bezala, erabat beharrezkoa da, gutxienez LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleek digitalizazioa bermatua izatea”, gogoratzen du EH Bilduk.  Hala ere, Eusko Jaurlaritza ez da ordenagailuen kargu egiten, “soilik bekadunei ematen die diru laguntza, eta ez da %100era heltzen. Ondorioz, familiek erosi behar dituzte, mantenimendua barne 274 euroko balioa duten ordenagailuak”.

Egoera horren aurrean, ikastetxeetako arduradunek Udalera jo dute eta Gobernu Taldeak familia bakoitzari 30 euro ematea erabaki du. Beraz, familia bakoitzak 244 euro ordaindu beharko ditu bere poltsikotik.

EH Bilduk ez du begi onez ikusten “familiek ordenagailuak ordaindu behar izatea”. Talde horren ustetan, “Hezkuntza Sailari digitalizaziorako bitartekoak” jartzea exijitzeaz gain, “gure planteamendua udalak beharrezkoak diren ordenagailuak erostea da”.

Proposamen horren bidez, familiek “ez lukete ezer ordaindu beharrik izango” eta ordenagailuak pertsonalak izan beharrean ikastetxekoak izango ziren. Gobernu Taldeak, hala ere, ezezkoa eman dio proposamenari eta aurrera egin du 30 euroko diru laguntzarekin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar