Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Baserritarren eta kaletarren topagunea

Eskualdeko, Bizkaiko zein Euskal Herriko ekoizleek, abeltzainek, ortuzainek, baserritarrek, nekazariek eta arlo hauek gogoko dituzten herritarrek, urteko hitzordu nagusienetako bat ospatuko dute hurrengo zapatuan Abadiñon, San Blas egunez. Euskal Herri osoan zein inguruetako erkidegoetan egiten diren azoka guztien artean, Abadiñokoa da aipagarrienetarikoa eta, inolako zalantza izpirik barik, aurten ere bere maila eta sonari eutsiko dio.

San Blas eguna zapatua izanik aurten, are eta jende gehiago gerturatuko da Zelaieta auzora eta bertan jarriko diren erakustokietara. Ohikoa denez, jendez gainezka egongo dira auzoko plaza eta kaleak han-hemenka kokatutako postuekin. Batez beste, ortuari, nekazari eta artisauen 100 erakusmahaitik gora egongo dira; mota eta arraza desberdinetako 250 abelburu inguru, baserri tresnak, erroskilak eta, nola ez, katarro eta eztarriko gai­tzetatik babesten omen duten kordoi saltzaileak.

Beste urte batzuetako antolamenduari eutsiz, probalekuaren atzealdean dagoen Solozabal kalean kokatuko dira bertaratuko diren behi, idisko, zaldi, ardi eta bestelako abelburuak. Ortuariak, artisauak, haziak eta landareak berriz, Tornosolo kalean dagoen trinketearen inguruan egongo dira.

Erroskilak eta taloa

Azoka osatzen duten bestelako erakustokiek tresnekin eta osagarriekin beteko dute Zelaieta guztia. Nekazal makinen postuak Iturritxo eta Gaztañodi kaleetan eta Txanporta plazan jarriko dira; erroskilek Txanporta plazan eta Aitakurutzeko baselizaren inguruan izango dute kokalekua eta talogileak zein bestelako txosnak batez ere Ferialeku plazaren inguruan egongo dira. Goarnizioneritza, burdinazko zein zurezko tresnak eta bestelakoak, han-hemenka sakabanatuta egongo dira.

Feriaren inguruan egitarau zabala eta oparoa prestatu du Abadiñoko Udalak, San Blas egunerako zein bezperarako eta hurrengo egunetarako. Azoka eguneko egitaraua goizeko 9.00etan hasiko den XXVI. Abelburu erakusketa, feriaren irekierarekin eta Txanbolin taldeko txistularien kalejirarekin abiatuko da.

Goizean zehar, meza nagusia egongo da San Trokaz elizan, 11.00etan, eta ordubete geroago Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Garikoitz Sarriugarte bertsolarien ekitaldia hasiko da Ferialeku plazan.

Probalekuan berriz, XVIII. Urrezko Aizkolari binakako txapelketaren eta Urrezko Aiz­kolari Emakume banakako I. Txapelketaren ekitaldiak egongo dira ordu berean. Lehenengo lehiaketan, Aitzol Atutxa ‘Atutxa II’ eta Julen Alberdi ‘Txikia IV’ bikoteak Ugaitz Mugertza ‘Mugertza II’ eta Joseba Otaegirekin neurtuko ditu indarrak. Emakumezkoen txapelketan berriz, Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua izango dira aurrez aurre.

Arratsaldean Lotxo taldeak girotutako erromeria ospatuko da; idi-proba saioak egongo dira arratsaldeko bostetan eta gaueko hamarretan eta gauean Dj Miauk ekitaldia eskainiko du txosnagunean.

Argazki lehiaketa

Eguneko egitaraua, 800 euro saritan banatuko dituen San Blasetako IX. argazki lehiaketarekin osatuko da. Lehiakide bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu otsailaren 9a baino lehen Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan. Irudiak 30×40 zentimetroko euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira.

Lehen saria irabazten duen argazkilariak 400 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 250 euro eta saririk irabazi gabeko herriko argazkilari onenak 150 euro eskuratuko ditu.

San Blas jaietako egitaraua, hala ere, bezperan hasiko da, arratsaldeko 19.00etan Tornosolo trinketean jokatuko den San Blas 2018 Pilota Txapelketarekin eta ordu berean txosnagunean Garai Brewing Companyren eskutik egongo den garagardo dastaketarekin. 20.30ean han­burgesa jana egongo da txosnagunean.

San Blas Txiki ospatuko dute domekan. Eguerdian Santa Ageda koplak abestuko ditu kalerik kale Abadiñoko Done Zezili abesba­tzak eta ordu bete geroago txitxiburduntzi egingo dute Zelaietako eskoletan. Arra­tsaldean, 17.00etan, ‘Murren bidaia’ ikuskizuna eskainiko du Behibi´s antzerki taldeak Txanporta Kultur Etxean eta ordu bete geroago idi-proben saioa egongo da.

Burduntzi txapelketa

San Blas jaiak errepikapena izango dute hurrengo asteburuan eta barikuan, arra­tsaldeko 18.00etatik aurrera, hainbat pelota partida egongo da Tornosolo trinketean. Jaialdia lagunarteko nesken gomazko paleta partidarekin hasiko da eta ondoren San Blas 2018 Pilota Txapel­ketako eskuz binakako finala jokatuko da. Egitarauko azken partidan, Xala-Aspuru bikoteak Ziarrusta eta Ugarterekin neurtuko ditu indarrak.

Barikuan, zapatuan, domekan eta astelehenean idi-proba saioak egongo dira eta domekan Eskola arteko Bizkaiko kros txapelketa izango da Astolan, goizeko 11.00etan hasita.

Aurtengo ospakizunak o­­tsailaren 17an amaituko dira. Goizeko 10.00etan XXX. Burduntziko bildots txapel­keta hasiko da, eguerdian txakolin erakusketa egongo da eta 14.00etan lehiakideek prestatutako bildots bazkaria hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados