Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Baserritarren eta abeltzainen kexak jaso ondoren Atxondoko Udalak seinaleak jarriko ditu bidegorrian

AtxondoBidegorrirakoSeinaleaApatamonasterio eta Arrazola lotzen dituen bidegorria erabiltzen duten zenbait pertsonen jarreragatik “baserritar eta abeltzainen aldetik kexak” jaso dituztela eta, bidearen sarrera guztietan hainbat seinale jartzea erabaki du Atxondoko Udalak, David Cobos jarduneko alkateak adierazi duenez.

Nahiz eta arazoak sortzen dituzten bisitarien kopurua “gutxiengoa” dela azpimarratu, “batzuek ez dute gizalegez jokatzen”, Cobosen arabera. Izan ere, Udalak kontuan izan du oinezkoen bide horretan ibiltzen diren pertsona batzuk “hainbat arazo” eragin dituztela.

Bisitariei “baserri auzoetan” daudela gogoratzeaz ondoren, karteletan txakurrak lotuta eraman behar direla eta abereei ez zaiela jatekorik eman behar adierazten da. Gainera, zaratarik ez ateratzea eskatzen zaie.

Orain arte jarrera arduragabeak izan dituztenek “gutxiengoa izan arren”, seinaleak jartzerako orduan kontuan izan dute “astero eta, bereziki, asteburuetan ehundaka bisitari igarotzen direla oinezbidetik”. Horregatik “egoki ikusi dugu honelako seinaleak ipintzea, abere eta bizilagunek lasaiago egoteko aukera izan dezaten”.

Bidearen sarreretan jarriko diren seinaleez gain, kanpotik datozen bisitariek “bidegorria errazago aurkitu dezaten seinalea ipiniko dugu Apatamonasterioko sarreran, herrian bueltaka eta galdezka ibili behar izan ez dezaten”, adierazi du Cobosek.

Ziarretako parkea

AtxondoParkeBerriaZiarretaAtxondoko Udalak, bestalde, umeendako jolas parke berria egin du Apatamonasterioko Ziarreta auzoaren atzealdean, erreka ondoan hain zuzen.

“Iazko urtean hainbat gurasok proposamena egin ziguten auzolanean jolas parke bat egiteko, material naturalak (egurra, lurra eta harea gehienbat) erabilita eta umeen sormena eta mugikortasuna sustatzeko helburuarekin”, Cobosek esanetan.

Horrela, Udalak material batzuk ekarri ditu, guraso batzuek enborrak eta harriak eta beste batzuek auzolanean landu, moldatu eta ipintzen joan dira. Amaitzeko, udalak lurra eta harea ekarri ditu eta umeek disfrutatzeko prest gelditu da. Astean zehar azkenengo ikutuak eman ondoren “astebururako prest izango da”.

Jolastokia egiteko 1.000 euro inguruko inbertsioa egin du Udalak eta “gurasoen auzolanari esker oso diru gutxirekin jolas parke bikaina egiteko aukera izan da”, Cobosen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Lexuri

    Ondo eginda. Ez daukat esperantza handirik ze…. bidegorrian zein bestelako lekuetan itzela da txakur-jabe askoren portaera. Ez naiz isun zalea, baina uste dut ez dagoela beste modurik, gogor egin behar zaie txakurra lotu barik daramatenei eta kakak hor zehar uzten dituztenei. Ea zortea daukagun denok eta ez dituzten kartelak kentzen. Horrekin, sikieran, han gabiltzanok argudio bat daukagu gure alde txakurdunei esateko. Eskerrik asko

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados