Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Barikuan egingo dute Iurretan euskaraz egiteko gonbitea luzatzen duen Mintzopotea

mintzopote-Iurreta
Barikuko Mintzopoterako izena emateko epea gaur amaitzen da.

Iurretako Udalak eta Euskararen Aholku Batzordeak, euskararen erabilera bultzatu nahi duen Mintzopotea ekimena egingo dute bariku arratsaldean. Euskaraz eta euskararen inguruan berba egiteko gonbitea egiten duen ekimenak hirugarren edizioa beteko du aurten eta berrikuntza ugari izango dira.

Arratsaldeko 19:00etan Dantzari auzunean (edo eguraldi txarra eginez gero Askondo kaleko aterpean) hasiko den ekimeneko partaideek edalontzia izango dute esku batea, pintxoa bestean eta mingainak berba egiteko prest. Antolatzaileen arabera “euskararen inguruan eta euskaraz jolastu eta gure kontuen gainean berba egingo dugu”.

Ekimenean parte hartu nahi duenak, gaur du izena emateko azken eguna. Inskripzioa 946201200 telefono zenbakian edo idazkaritza@iurreta.eus helbidera bidalitako e-mail baten bidez egin daitezke.

Mintzopotea 20:30ak aldera amaituko da eta jarraian Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Apirilean zehar burututako lehiaketak euskararen aldeko mezu politenak eta argazki originalenak sarituko ditu, eta irabazleek talde-bazkari batekin gozatzeko aukera izango dute.

Mintzopotearen inguruan antolatutako ekimenak ume eta gaztetxoentzat gozagarri izango den Go!azen karaokea izango da Askondo kaleko aterpean eta ekitaldia Iban Garcia youtuberrak aurkeztuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados