Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Balorazioak eta kontuak egiteko ordua izango da Durangoko Azokaren azken egunean

Balorazioak eta kontuak egiteko ordua izango da Durangoko Azokaren azken egunean

Durangoko Azokak bosgarren eta edizio honetako azken eguna beteko gaur eta arratsaldeko zortziak arte aurtengo nobedadeak eta standetan jarritako liburu, disko, aldizkari eta abarreko ekoizpenak ikusi eta erosteko aukera izango dute bisitariek. 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emango dion egitaraua kirol jarduerarekin hasiko da, 10.45ean eta 12.00etan XIII. Joseba Jaka herri lasterketak hasiko baitira.

Eguneroko eskemari jarraituz, azken eguneko egitaraua Gogoetaren plazako solasaldiekin abiatuko da. Gaurko gaia ‘Alfonbrak: Euskal kulturaren prestigioa’ izango da eta goizeko saioan Ruper Ordorika eta Jon Maya izango dira aurrez aurre, eta arratsaldean Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga eta Asier Mendizabalen txanda izango da.

Horrez gain, eguneko egitarauan ez dira faltako Ahotsenean musika zale ugari biltzen dituen zuzeneko agerraldi laburrak eta solasaldiak; Irudienean eskainiko diren ikus-entzunezkoak eta gazteentzat Saguganbaran prestatutako ipuin-kontaketak, jolasak eta tailerrak.

Zirkoa eta kale-antzerkia

Zirkoa eta kale-antzerkia emanaldiarekin agurtuko dute 50. urteurrena ospatu duen edizioa. Hainbat artisten proposamenekin osatutako Zirko anabasa ikuskizuna izango da Szenatokian eta Landako gunearen kanpoaldean sua eta perkusioa biltzen duen Deabru Beltzen kale-antzerki ikuskizuna izango da aurtengo Azoka agurtzeko.

Atzo izan zen azken aurreko egunak bisitari ugari erakarri zituen Landako gunera zein Gerediaga elkarteko kideek prestatutako espazio desberdinetara. Standetako arduradunek eta bertaratutako sortzaileek pozik agertu ziren egun osoan gerturatu zen jendetzarekin eta kasu askotan egindako salmentekin. Poz handiena, hala ere, kutxa hutsekin baina ondo betetako poltsikoekin etxerako bidea hartzerakoan izango dute.

Astearteko egitaraua:

Areto Nagusia. Gogoetaren plaza. Euskal kulturaren prestigioa.
12.30 Ruper Ordorika eta Jon Maya izango dira hizlari, Gorka Erostarbek gidatuko duen solasaldian.
18.00. Gorka Erostarbek gidatuko du Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga eta Asier Mendizabalekin egingo den mahai ingurua.

Ahotsenea (zuzenekoak):
PAM, Iseka, Josu Bergara, Bi Bala, MG Banda, Zazkel, Galtza Gorriak, Nik Khaos, Pelax, Sofa, Atzekabe, Etorkizun Beltza, Hi Exekutibo, Dzaust!

Ahotsenea (solasaldiak):
Xabier Soubelet, Joseba Aurkenerena, Jean Louis Davant,Xabier Lizaso & Andoni Egaña,Maiatz, Hegats, Jean Mixel Bedaxagar, Lekord.

Irudienea:
Jon Salaberri, Beltzean Mintzo, Bisaiak: jauziaren aurpegiak, Friends, abentura munstroen uhartean, Kameratoia lehiaketaren sari banaketa.

Szenatokia:
Zirko anabasa: Shakti Olaizola kontorsionista, Cie. Mes Tissages Aériensen oihal aereoak, Ortzi Acosta paraleloekin, Debote Enbote malabaristak eta Zirika Zirkus akrobatak. Aurkezlea Pantxika Lamur.


Kabi@:

Tabu hitzaldiak, Igerrak

Saguganbara:
‘KontuKantari’, Orri-markatzailea egiteko tailerra,’Bi kutxatxo’, ‘Hitz jolasak’, ‘Kantu-jolas’,’Nire bihotzeko ipuinak’

Plateruena:
Korrontzi

Landako gunearen aurrean:
19.45: Deabru Beltzak konpainiaren kale-antzerki ikuskizuna

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados