Lagun arteko kafea

Baietz

Idoia Azkorbebeitia

Lagun arteko kafea

Foto columnista Idoia

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Ver todos sus artículos


Durangon egunkari digitala gure eskualdean sortu berri den proiektua da eta gure eskualdeari buruzko informazioa eskeiniko duen lehenengokoa. Gaur egun, komunikabideen egoera gogorra da. Esatari batzuk urte asko lanean eman ondoren, kaleratuak izan dira eta beste batzuk,berriz,lan egiten duten komunikabideen etorkizuna iluna ikusten dute. Krisi ekonomikoak komunikazio arloari astindu gogorra eman dio .Krisiaren  eraginez, publizitatea nabarmen jeitsi egin da eta beherakada horrek ondorio latzak ekarri ditu. Momentu honetan eskuartean dugun proiektua, ausarta da.

Durangaldeko informazioa gaurkotuta, herriz herriko bideoak, herritarren irudiak eta beraien adierazpenak entzuteko eta ikusteko aukera izango da aurrerantzean, abenduaren 15etik aurrera. Errealitatea bihurtu da, orain dela sei hilabete inguru durangar batzuren ametsa izan zena.

Proiektu guztiek bezala bere faseak izan ditu eta hauetako bat egunkariko atal batean eskualdeko kolaboratzaileon zutabetxoa izan da. Idazteko proposamena egin zidaten orain dela hilabete batzuk eta pentsatu behar nuela erantzun nien. Hasierako erreakzioa zera zen; beste buruko mina... beti presaka, eta agendari lotuta nabil, unean uneko eginbeharrei helduta. Lana, erosketak, etxea eta orain astero zutabetxo bat idatzi beharra. Buruko min handia izango zelakoan, ezetza esango niela pentsatu nuen.

Arduradunekin, berba egiteko aukera izan nuenean eta zutabetxoan nortzuk idatziko genuela  galdetzerakoan, guztira bi emakume eta gainontzeko kolaboratzaileak gizonezkoak zirela, erantzun zidaten. Pentsetan geratu nintzen. Gaur egungo emakumeen exijentziarik nabarmenena paritatea izanik eta berdintasunaren alde lan egiteko ezinbestekoa denez, ezin dot ezetz esan.


Emakumeon aldarrikapenak idazteko txoko txiki bat izan litekeelakoan, ba zergatik ez? Nazioarteko emakumeen egunean edo emakumeenganako indarkeriaren kontrako data heltzen denean, ez dute esaten ba, emakumeok gizartearen esparru guztietan parte hartu behar dugula . Ba... bai hartuko dugu.

Emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunak ikusirik, diskriminazio egoera hau salatzeko txoko txiki bat izan daiteke. Emakumeek jasotzen dutena eta gaur egungo krisi ekonomikoa baliatuz,   dena justifikatuta dagoena. “Despido arinak eta traumatikoak", egun batetik bestera egiten direnak edo ta gaur egungo teknologia berriak erabiliz, burufaxaren bitartez, ematen direnak.

Inmigrazioaren baitan ere badago zer esanik. Beraien bizitza arriskuan jartzen dutenak, gizarte hobeago baten bila. Senitartekoetatik oso urrun bizi direnak eta gizarteratzerako arazoak dituztenak. Inmigrazio alorrean ere errealitate oso gordinak ematen dira.

Badago zer esan eta zer salatu bizi eta eraiki dugun gizarte honetan,  ez duzue uste?

Aurrerantzean, hemen izango nauzue astero, astero. Guzti honetaz eta beste kontu batzuetaz berbetan.


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia
  • puntuacion vacia

12/12/2009 - 11:41:01 :: Somos diferentes

Llega la Navidad y, de nuevo, la duda: ¿Habrá, por fin, partido de la selección vasca de fútbol?


El Tiempo

Ciudad:

Hoy

24º
15º

Mañana

24º
15º