Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Azokako guneetan parte hartzeko epea urriaren 3an amaituko da

Azokako guneetan parte hartzeko epea urriaren 3an amaituko da

Durangoko Azokako gune ezberdinetan parte hartzeko zein egitaraua irekitzen duen Ikasleen Egunean parte hartzeko epea urriaren 3a arte irekita egongo da. Guneetako eskariak zein Ikasle Egunean parte hartzeko izena emateak www.durangokoazoka.eus webgunean egin behar dira.

50. Durangoko Azokako Areto Nagusian, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian guneetan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe eta bestelako erakundeek izena emateko epea irekita badute ere, Ahotsenearen kasuan, izen-ematea beranduago zabalduko da eta, aurreko urteetan legez, e-postaz egingo da.

Guneez gain, Azoka TBn ere bideoklip emanaldiak eskainiko dira, eta diskoetxeek eta musika-taldeek ere bideoklipen aurkezpenetako proposamenak egiteko aukera izango dute.

Durangoko Azokaren webgunean aurkeztutako proposamenak “ontzat emango dira guneetako arduradunen baiezkoa jasotakoan”, Gerediaga elkarteko antolatzaileen esanetan.

Areto Nagusian zabalkunde lanak aurkezteaz gain, mahai-inguru, hitzaldi eta prentsaurrekoentzat lekua izango da; Kabi@n eta Irudienean teknologia proiektu berrienak eta euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren berri izateko aukera aurkeztuko dira, hurrenez hurren.

Berbaro elkarteak koordinatzen duen Saguganbaran umeentzako sortzen diren produktu, ikuskizun, tailer eta bestelakoak kokatuko dira eta Szenatokia euskarazko antzerkigintzaren eremua izango da. Literatura eta musika sortzaileen plaza izango den Ahotsenean berriz, solasaldiak, zuzeneko emanaldiak, errezitalak eta kontzertu laburrak izango dira.

Azoka TBk egun horietan Landako gunean gertatzen denaren berri emateaz gain eta musikariei elkarrizketak eta bideoklipak emango ditu eta Kontzertuen plaza izango den Planteruan azkenik, kontzertu handienen kokagunea izango da.

Ikasle Eguna

Ohikoa denez, Azoka irekiko den egunean izango da Ikasle Eguna, aurten abenduaren 4an, goizeko 10.30etatik aurrera. Egun horretako egitaraua “sendotzen eta aberasten joan da, eta 50. edizio honetan ere ikasleek hamaika jarduera izango dituzte eskura: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak eta abar“, Gerediagakoen esanetan.

Eguneko egitarauan 25 saio baino gehiago tartekatuko dira, besteak beste, Josu Bergararen ’Kanta txikien indarra’ disko berria edo Patxi Zubizarretaren ‘1948ko uda’ liburuaren aurkezpenak; ‘Zelan egin liburu bat’ tailerra‚ ‘Bideo klip saioa edo ekoizteko tailerra; ‘Yotubeko gezurrak: sexismoa gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan” tailerra; Euskal kantagintza kontzertuan edo zirko tailerra.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados