Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Azken uneko hitzorduak

Azken uneko hitzorduak

Laugarren eta azken eguna duen 49. Durangoko Azokak, hainbat ekitaldi interesgarri dastatzeko aukera eskainiko du, tarteko Gogoetaren Plazan egongo diren ekitaldiak.

Areto Nagusian egongo diren solasaldiak Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk Uxue Alberdi kazetariarekin izango duenarekin abiatuko dira eta eguerdian Maialen Lujanbio eta Niko Etxart kultur transmisioari buruz mintzatuko dira. Arratsaldean “Kultur transmisioaren korapiloa” askatzen saiatuko dira Jon Sarasua pentsalaria, Ander Lipus antzezlea eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko euskararen sustapen zuzendari eta literatura aditua.

Eguneko beste hitzordu interesgarria Szenatokian izango da bertako oholtzan estreinatuko baita Organik dantza konpainiak eta Kepa Junkerak elkarlanean sortutako ‘Txapeldun’ ikuskizuna.

Ahotseneako zuzenekoen karpan Behi bi blues, Markos Unzueta edo Haxotz taldeen kontzertuak izango badira, solasaldien karpan Jon Arretxe, Joseba Irazoki edo Xipri Alberbidek euren lanak aurkeztuko dituzte. Kabi@n, ‘. eus ekimenaren aurkezpena enpresari begira’ izango da.

Irudienean izango den Kameratoiaren sari banaketaz gain ‘Dabilen harriari goroldiorik ez’ dokumentala eta ‘Aulki hutsak’ filma emango dira
Saguganbaran ‘Pupu eta Lore euskaraz jolasten!’ aplikazioa aurkezteaz gain, Toni La Salen ‘Ipuin lapurra’ txotxongilo agerraldia eta Maite Frankok eskainiko duen ‘Okzitaniako ipuin zaharrak’ ipuin kontaketa nabarmenduko dira.

Plateruenan izango diren azken bi kontzertuetako protagonistak Saioa eta Kometa izango dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados