BIDEOA

Azken txanparako prest

Barrenkalen, Goienkalen eta Artekalen gora eta behera ibili da gaur ere Durangoko Azokara gerturatu den jendea. Bisitari ugari gerturatu da gaur ere Landakora zein gainontzeko guneetara baina, gehiegizko pilaketarik gabe, aukera ederra egon da bertako standetan jarritakoa lasaitasunez aztertzeko.

Argitaletxe, diskoetxe eta bestelako euskarrietan eskaintzen diren produktuen ekoizleek, egun osoa dute bihar Durangora ekarritakoa saltzeko. Azken finean hori da asmo nagusia: ekarritakotik ahalik eta gutxien eramatea baina zorroak ondo beteta izatea.

Gaur egindako balorazio-saiotxoan pozik agertu dira argitaletxeetako arduradunek zein sortzaileak. Izaro kantari mallabiarra, esaterako, “pozarren” degoela aitortu dio durangon.comeri “diskoetxeak ekarri dituen ‘Om’ lehen diskoaren kopia guztiak saldu direlako” eta argitaletxeetako ordezkariek gogo onez aitortu dute “ekarritako nobedadeak zein katalogoko obrak ere” ondo saldu dituztelako.

Zer-ikusia azken unera arte

Karrika antzerki taldearen agerraldiarekin Landako Guneko ateak itxi aurretik, bertaratzen direnek hainbat aurkezpen, ikuskizun eta bestelako proposamen izango dituzte dastatzeko.

Areto Nagusian, ‘Istorio bat… nola asmatu’ ekimenaren asken saioan izango dira Harkaitz Cano eta Lora Izagirre. Aurtengo protagonistetako bat izan den Ipar Euskal Herriko kulturara gerturatzeko antolatutako beste aukera bat eskainiko du Errobi elkargoko Filgi Claveriek ‘Hameka karrikako arte eta euskal antzerkiaren fabrika’ aurkezpenarekin.

Zuzeneko musika agerraldiak hartzen dituen Ahotsenea gunean, Garilak 26, Humus, Lauroba, Perlak, Errime eta Passepartour taldeek gain ‘Om’ diskoa aurkeztuko duen Izaro mallabiarra eta ‘Bizi’ lan berriko kantak eskainiko dituen Etxe berriztarra izango dira.

Gune berean baina solasaldietarako prestatutako espazioan Mariasun Landa, Zuriñe Rodríguez eta Oihana Etxebarrieta, Txuma Murugarren, Joxe Austin Arrieta eta Pier Paul Berzaitz arituko dira hizlari.

Gutik zura’ dokumentala, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egindako ‘Pan’ pelikula eta Kameratoia lehiaketaren sari banaketa izango dira Irudieneako proposamenetako batzuk.

Kabi@n ‘Librezale’ren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea euskaratzeko maratoia izango dira eta Saguganbarako aretoetan ipuin kontalariak, tailerrak hitzaldiak eta jolasak tartekatuko dira.

Szenatokian izango diren ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren bi emanaldiak eta Plateruena Kafe Antzokian Bide Ertzean taldeak emango duen kontzertuarekin osatuko da aurtengo programazioa.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close