Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Auzolanean egindako sukaldea estreinatuko dute aurtengo Fundifest urteurren ospakizunean

DurangoSorginolaFundiFest
Lau egunez egingo dute Fundifest urteurren ospakizuna.

Durangoko Sorginola gaztetxeak hirugarren urteurren jaia ospatuko du ekainaren 22, 27, 29 eta 30ean, eta aurtengo Fundifest ekimenaren inguruan hainbat berrikuntza iragartzen dituzte gune horretako erabiltzaileek. Egun horietan ospatuko diren Tabira auzoko jaietan parte hartzeaz gain, gaztetxean bertan eraikitako sukaldea eta literatur tailerretik sortutako aldizkaria aurkeztuko dituzte, besteak beste.

Aurtengo egitaraua Bart…Sax! taldearen agerraldiaren hasiko da 22an. Bartolome Ertzilla Musika Eskolan sortutako taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:30etan hasita eta gaueko 22:00etaitik aurrera Jam Session irekia egongo da.

Ekainaren 27an, arratsaldean, txupinazoa piztu eta mural margoketari ekingo diote. Gaueko 21:00etan afari arabiarra, terrazeoa eta eraikinean egindako sukaldearen inagurazioa izango da eta eguna borobiltzeko jolasak egongo dira.

Txokoren erabilera

Ekainaren 29an foundi tailerra eta postrea eta zabaldu berri duten txokoaren erabileraren oinarriak erabakitzeko asanblada egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, Fanzine Literarioan egindako Berbaz Sorkuntza aldizkariaren aurkezpena egingo dute eta jarraian 2019an gauzatuko duten Bartzelonako La Tecla gaztetxearekin senidetza prozesuaren berri emango dute.

Eguna borobiltzeko auzoko tortilla dastatzean parte hartuko dute eta Dj Festa egongo da.

Eguerdian, Tabira parkean egingo duten gazte marmitakoarekin emango diote hasiera Fundifesten azken egunari. Bazkalostean bingo musikatua egingo dute eta arratsaldean zehar Broken Brothers Brass Band taldea ibiliko da auzoan zehar.

Durangar guztien gaztetxea

Gaueko 22:00etan Durangoko Storm taldearen saioa hasiko da eta ondoren JazzWoman, AGS, Hien, Del Olmo eta Kran F ekimen ezberdinak landu eta Periferia Norte ekimenean biltzen diren sortzaileen saioa hasiko da. Ondoren, Dj Jkinen eskainiko duen ekitaldiak emango dio amaiera aurtengo edizioari.

Bestalde, Sorginolako kideek Tabirako eraikinean irekitako gaztetxea “durangarrona” dela azpimarratu dute eta beraien “ekintza eta auzolanetara ahalik eta lagun gehien” erakartzeko prestatzen dituztela gogoratu dute.

Azalpen horrekin eraikinaren atean agertutako “Esto es un gaztetxe. No un garito” pintadei erantzun nahi izan diote. Horregatik, eta hazten jarraitzeko helburuarekin, “domekaro 18:00etan Sorginolako ateak zabalik dituzue asanbladara etortzeko” gonbidapena luzatu dute.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. fua

    Es admirable lo que han trabajado estos chavales y chavalas para sacar adelante este proyecto.

    ZORIONAK!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados