Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Autzaganeko tuneleko ABEE berriak bi urteko epea izango du lanak amaitzeko

Autzaganeko tuneleko ABEE berriak bi urteko epea izango du lanak amaitzeko

Ia sei hilabeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren amaiera aldera ekingo diote berriro Autzaganeko Urdinbide tuneletako lanei eta esleipena lortu duen Aldi Baterako Enpresen-Elkarteak 25 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Interbiak sozietateak Excavaciones Viuda De Sainz, Lurpeko Lan Bereziak, S.A. eta Excavaciones Cantábricas S. A.k osatutako ABEEak egindako proposamena onartu zuen, 20,3 milioi eurotan gehi BEZa.

Interbiakeko administrazio kontseiluak urtarrilaren 14an hartutako erabakiaren berri Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak eman zuen. Esleipena lortu duen ABEEak %7a jaitsi du irteera prezioa, lizitazio aurrekontua ia 21,9 milioi eurokoa baitzen. Interbiak sozietateko zerbitzu teknikoek “zehatz-mehatz aztertu dituzte aurkeztutako eskaintza guztiak” Pradalesek aitortu duenez.

Urdibideko tunelean 703 metroko luzera izango dituzten bi hodi egingo dira. Obra hori Zornotza eta Muxika lotzen duen BI-635 errepidearen 3,46 kilometroko trazaketa berriaren egitasmo garrantzitsuena da. 

Bizkaiko Foru Aldundiak 2012ko ekainean esleitu zituen lanak 63 milioi eurotan eta adjudikazioa Sacyr, Mariezcurrena, Bycam, Viconsa, Cavosa, Zubieder eta Febidek osatutako ABEEak lortu zuen. Lanak gauzatzeko epea 30 hilabetekoa zenez, bukaera 2015eko hasierarako aurreikusten zen.

Esleipena lortu zuen ABEEak lanak gelditzea erabaki zuen iazko udaberrian, ezusteko geoteknikoak, geologikoak eta hidrologikoak agertu zirela argudiatuta eta horrek kostuak gehituko zituelako. Abuztuan bertan behera utzi zuen kontratua Aldundiak eta 4,2 milioi euroko isuna jarri zion ABEEari epeak eta agindutakoak ez betetzearren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados