Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atxondon egiten ari diren AHTaren lanen kontrako manifestazio deitu dute domekarako

Maisu-maistren etxea zegoen orubean argazkia egin dute eraitsitako eraikinean egiten ziren ekimenak gogoratzeko.

Atxondoko AHTaren kontrako mugimenduak manifestazioa deitu du datorren domekarako herrian egiten ari diren garraiobide horren obrak arbuiatzeko. Ekitaldia Apatamonasterioko plazatik abiatuko da 12:30ean eta osasun larrialdia kontuan hartuta “segurtasun neurri guztiekin” egingo da.

Ekitaldiarekin, gainera, maisu-maistren etxearen eraispena salatu nahi dute. Pasa den astean botatako eraikin horretan pandero, triki, dantza eta bestelako ekitaldiak egiten zirela gogoratu dute. Eraikina “euri egunetan aterpe eta uda giroan Harrera Taldearen aterpe” gogoratuz.

Izan ere, maiatzaren 12an “gure oroitzapenak batzen zituen etxea” bota egin zuten, eraispen horren helburua “herri honetan nahi ez dugun munstro bat” egitea dela.

Izan ere “ez dugu AHTrik nahi, ez dugu gure herrian hormigoizko munstrorik nahi, gure berdeguneak, ametsak eta oroitzapenak apurtuko dituenik”, Atxondok “aspaldi esan zuen ez zuela AHTrik nahi” ere gogoratzen dute.

Manifestazioaren harira zabaldutako manifestu bat egin dute, “hainbat pertsona, talde, mugimendu, sindikatu eta plataforma” sinatuta, idatzi horrekin “AHTko lanak eta proiektuak bertan behera” uztea eskatzen dutela.

Deialdia sinatzen duten eragileek “egungo trenbideak hobetzeko eta diru guztia osasunarentzat, zerbitzu sozialentzat, pentsioentzat, hezkuntzarentzat, diru-sarrerarik gabeko pertsonentzat, elikadura burujabetzarentzat, trantsizio ekologikoarentzat, tokiko ekoizleentzat, ikerkuntzarentzat, kulturarentzat, autonomoei, saltoki txikiei eta ostalaritzari laguntzentzat, kirolarentzat…” bideratzea ere eskatzen dute.

Manifestuari atxikimendua emateko esteka honen bidez egin daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. DURANGON.COM

    Bai, ordua jarri barik zegoen. 12:30ean izango da

    Deja una Respuesta
  2. ahtrik ez

    Ekitaldia Apatamonasterioko plazatik abiatuko da eta osasun larrialdia kontuan hartuta “segurtasun neurri guztiekin” egingo da.

    Domekan ze ordutan?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados