Atxondoko herritarrek datorren urteko aurrekonturako ekarpenak egiteko aukera izango dute  

atxondoplazaapataDatorren urteko aurrekontuari ekarpenak egiteko aukera izango dute atxondarrek aste honetatik aurrera, Udalak lehenengo aurrekontu parte-hartzaileak jarri baititu abian “administrazioa auzokideei zabaltzeko asmoz”, Gobernu Taldeko kideen esanetan.

Udal talde berriak beharrezkoa ikusten du “atxondarrek beraien ideiak eta proiektuak partekatzea”, horren helburua “herria hobetzea” dela. Agintariek kontutan izango dituzte jasotako proposamenak, eta “tekniko eta ekonomikoki bideragarriak direnak” martxan jartzeko prest daude.

“Parte-hartzea eta gardentasuna” sustatzeko helburuarekin, herritarrek galdetegi bat jasotzen ari dira aste honetan beraien etxeetan. Bertan, ekarpenak egiteko aukera izango dute “herriko zerbitzuak hobetzeko”. Galdetegian jarritako ideiak eta proiektuak udaletxean jarriko den postontzian utzi daitezke edota info@atxondo.eus helbide elektronikora bidali.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar