Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atxondoko Cemosako langileak greba mugagabea hasi dute lan-hitzarmena eskatuz

Atxondoko Cemosako langileak greba mugagabea hasi dute lan-hitzarmena eskatuz

Atxondoko Cemosa enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, “enpresak borondate eza adierazi duelako hitzarmen berria adosteko”, lantegi horretako komiteak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez.  Greba hasteko erabakia 137 langile bildu zituen asanbladan hartu zen, 99 langileren aldeko botoarekin, kontrako 37 botorekin eta batek boto zuria eman zuen.

Enpresa komiteak zabaldutako prentsa oharrean argitzera ematen denez, “bi urte luze daramatzagu akordioak lortu nahian“ eta lantokian dagoen prekarietateaz gain “gehiegizko eta legez kanpoko azpi-kontratazioa” dagoela salatu dute. Egindako kontratazio horiei “zigor administratiboak” ezarri dizkio lan ikuskaritzak, langileen ordezkariek diotenez.

Halaber, “ezkutuko soldata bikoitzak”, “lan osasunean prebentzio falta”, “indarrean dagoen hitzarmen orokorra ere betetzen ez duen flexibilitatea”, “enplegu politika falta” eta “ “bazterketa eta ezberdintasuna kontratazio berrietan” dagoela ere salatu dute hedabideei helarazitako prentsa oharrean.

Enpresako arduradunek ezarritako “blokeo eta borondate ezak” bultzatutako greba hasi aurretik, egoera ekonomiko eta merkatu kokapen bikaina duen lantokia kudeatzen dutenek “oso gustura” egon direla diote, “egoera sozialaz baliatuz, prekariezazioa kudeaketaren zutabe erabiltzen” aritu direlako.


Soldata igoera

Egiturazko lanpostuak ezin izango direla azpikontrata, Aldi Baterako Laneko Enpresekin edo bestelako kanpoko langileekin bete; beharrezko langile finkoen kopurua adostea eta langileen funtzio, kategoria eta lan baldintzak “argi definituta eduki behar ditugula” eskatzen dute greban dauden langileek. Horrez gain lan kategoria guztiak adostutako soldata taularen arabera jartzeaz gain egon daitezkeen baja, opor edo bestelako arrazoiengandik egindako ordezkapenak “Lanbideren bidez kudeatu”, langile hauekin lan poltsa eratu eta lan postuak sortzean lehentasuna errespetatzea ere eskatzen dute.

Ordezkari sindikalen arabera errelebo kontratuetako langileak finkoak bihurtzea 20 langilerenagan izango zuen eragina. Bestalde, amiantoa, hipoakusia eta baldintza thermo-higieniko kaxkarretan lan egin izan duten langileekiko protokolo adostuaren beharra ere ikusten dute.

Langileek soldaten igoera ere eskatzen dute, %2,4 kontzeptu guztietan 2014rako eta ondorengo urteetan Kontsumorako Prezioen Igoera gehi %2a, %1eko bermearekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados