Atxondok iazko euriteak eragindako kalteen konponketa burutu du

AtxondoAxpekoPlazaKonponduta
Axpeko plaza zeharkatzen duen errepidea asfalto inprimatuarekin birzolatu da.

Atxondoko Udalak Axpeko plazaren inguruko bidearen birzolaketaren lanak, elizate hori eta Martzaa auzoa lotzen dituen errepidea berrasfaltatzea zein zenbait auzobide konpontzeko lanak burutu ditu. Lanak egiteko 256.524,77 euroko inbertitu dira, kopuru horren %90a Bizkaiko Foru Aldundiak jarri duela.

Uztailean hasitako obraren bidez 1.079 metro karratu konpondu dira. Egin diren obren artean irristadurak, zuloak, euri-urak batzeko eta ebakuatzeko sistemak konpontzea eta ondoren, herri-bideak asfalto inprimatuarekin birzolatzea eta Martzanatik Axperaino bidearen berrasfaltatzea izan da.

Amaitu berri diren lanak 2018ko ekainaren 3ko euriteek eragindako kalteak konpontzeko egin dira. Egun hartan botatako euri-jasak Axpeko plaza inguruko, Martzaa-Axpe errepidea zein hainbat auzoetara doazen bideak kaltetu zituen.

Gainera, eurite berriak izanez gero, “egoera okertzeko arriskua zegoen eta bide horietatik pertsonak zein ibilgailuak pasatzea eragozteko arriskua” egongo zela adierazi dute Udaleko arduradunek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar