Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atxondok 2019an izandako 700.000 euroko soberakinarekin egingo dio aurre osasun larrialdiaren krisiari

ayuntamiento-atxondo

Atxondo Udalak osasun larrialdia hasi zenetik lehenengo udalbatza ospatu du astean eta saioan 2019ko aurrekontu-likidazioaren berri eman zen. Kontu-emate horren arabera udaletxeko egoera ekonomikoa ona da eta ekitaldia “700.000 euro baino gehiagoko geldikinarekin itxi dugu”, Xabier Azkaratek adierazi zuenez.

Osoko bilkura presentziala egiteko deialdia egin bazen ere egungo egoera kontuan izanda ez zen publikorik izan, momentu guztian higiene, segurtasun eta beharrezko distantziak bermatu ahal izateko.

2019ko ekitaldian izandako geldikinaren atal handi bat “aurtengo inbertsioetarako konprometituta” dagoela adierazi zuen Azkaratek. “Zalantzarik gabe, egoera ekonomiko honek osasun krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiten lagunduko digu” zehaztu zuen.

Era berean, eta enplegua sustatzen jarraitu ahal izateko, Udalbatzak aldaketa bat onartu zuen lanpostuen zerrendan. Horren bidez, orain arte lanaldi erdiz betetzen zen lanpostu bat lanaldi osokoa izatera pasatuko da. Liburutegiko lanpostua da hain zuzen, eta gaur egungo lau orduetatik, Bake Epaitegiko lanpostua hartuz lanaldi osokoa izatera pasako dena.

Udal arduradunek azaldu dutenez, “lanpostuak hobetzeko eta, aldi berean, Udalean genuen gabezia gainditzeko helburuarekin jarraitzeko aukera ematen digun aldaketa da”, Azkarateren arabera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados