Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Athleticek antolatutako’Futbol kalean’ ekimena ospatuko da larunbatean Elorrion

Athleticek antolatutako’Futbol kalean’ ekimena ospatuko da larunbatean Elorrion

Elorrioko Niceto Urkizu kaleko aparkalekuak Athletic Club Fundazioaren ‘Futbol kalean’ ekimena hartuko du larunbatean, maiatzak 30, eta eguna borobiltzeko Athleticek eta Bartzelonak iluntzean jokatuko duten Kopa finala pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da Herriko plazan.  

“Kaleko futbolaren muina berreskuratu gura duen txapelketa da” Athletic Club Fundazioaren proiektua den ‘Futbol kalean’. Elorrioko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena, Bizkaiko beste hainbat herritan ere jokatuko den kaleko futbol txapelketa izango da.

Ekimenaren helburua “kaleko futbolaren muina, dibertsioaren izpiritua, partaidetza, lagunekin jolastea, bat-batekotasuna eta entrenatzaile eta pertsona heldu barik, talde barik eta gutxieneko araudia betez jolastearen askatasuna berreskuratzea da” antolatzaileen esanetan.

Txapelketa herriko neska-mutil guztiei dago zabalik, kimuak eta benjamin mailakoak, eta taldeak eurak gura duten moduan osatu ahal izango dituzte, talde mistoak edo mutilek edo neskek osatutakoak.

Goizeko 10.30etatik eguerdiko 13.30etara Niceto Urkizu kaleko aparkalekuan jokatuko diren partiduetan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea www.futbolkalean.com helbidera mezua bidaliz edo 902 014 357 telefonora deituz.

Partaideek 4 jokalariz osatutako taldeak eratu beharko dituzte, atezain barik, eta norgehiagokek 10-15 minutu iraungo dituzte, izena emandako talde kopuruaren arabera. Norgehiagoketan ez da epailerik egongo eta partaideak eurak izango dira jolasa arautuko dutenak.

Talde irabazleak, antolakuntzak izendatutakoarekin batera, hurrengo faserako sailkatuko da, bi taldeen artean, bere herria ordezkatuko duen futbol 7ko talde bakarra eratuz. Finalerdia ekainaren 7an jokatuko da Plentziako hondartzan, eta txapelketaren finala Lezamako futbol zelaian jokatuko da astebete geroago, ekainaren 14an.


Kopako finala Herriko plazan

Egun horretan bertan Athletic Club eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala jolasten dela eta, Elorrioko Udalak pantaila erraldoia jarriko du Herriko plazan partidua zuzenean ikusteko. Horrela, norgehiagoka aire zabalean eta giro bikainean gozatzeko aukera izango da.

Herriko alkateorde den Joseba Mujikaren esanetan “Bartzelonan jokatuko den Kopako finaleko giroa sortu gura dugu, Athletic taldea bultzatuz eta gure indar guztiekin animatuz. Argi eta garbi dago Elorrion ospakizun handia egongo dela, Athleticek lortu duen guztiarengatik”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados