Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Astola aldizkariaren bosgarren zenbakia kalean da

Astola aldizkariaren bosgarren zenbakia kalean da

Gerediaga Elkarteak Astola aldizkariaren bosgarren zenbakia argitaratu du. Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko helburuarekin  sortu zen aldizkaria. Zenbaki honetan 10 ikerketa plazaratzen dira eta eskualdeko liburudenda nagusietan salgai dago bost eurotan. Bestalde, argazki zaharrekin apaindutako 2012rako egutegia ere salgai dago dagoeneko.

Zenbaki  berriaren  175 orritan 10 ikerketa plazaratu ditu Gerediaga Elkarteak eta aurreko urteetako salneurria mantendu da. Liburudendetan ezezik, elkarteak Durangoko Azokan izango duen gune berezian ere eskuratu ahal izango da.

Gerediaga Elkarteak 2007. utean urtekari formatuarekin argitaratu zuen lehenengo zenbakia. Harrezkero, bost aldizkari, 50 artikulu eta 840 orri plazaratu ditu.

Edukiei dagokionez, Diego Garate eta Joseba Ríos egileak , “Askondo zaldiak” prestatu dute. Bertan Mañariko Urkuleta auzoko kobazuloan aurkitu dituzten margoen garrantzia azaltzen dute.

Durangoko 1936 Kultur Elkarteko lehendakaria den Maria Gonzalez Gorosarrik, Durangoko emakumeen kartzelaren inguruko kontakizuna proposatzen du. Maite Ibañez, berriz, “Arria Erreka” ikerketan Oizen jaiotzen den errekaren aprobetxamendu hidraulikoan oinarritu da.

Bestalde, Kimetz Munitxa, Hodei Zenikaonandia eta Dani Maeztu egileak “Durangaldea 2017” lana argitarau dute Astola aldizkarian. Bertan Durangoko Eskualde Egituraren Lurraldearekiko Zati-Egitamua azaltzen dute.

Jose Mari Uriartek “Durango, geltoki nagusia” izenburua duen lana argitaratu du, eta Karlos Eriz “Bolbora usaina” Elorrioko Errebonbiloen inguruan aritu da. Jon Irazabalek, berriz, ondarearen zalantzako etorkizunaren inguruan idatzi du, eta Gontzal Aizpuruak zuzenbide zibila Durangaldean inguruko datuak emango ditu.

Lorea Madina kazetariak Elorrioko petroleoaren inguruan idatzi du, eta azkenik Oihane Buruaga de Sancha “Atxondo: hirurak bat”, lanaren inguruan aritu da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados