Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Asteartean lehiatuko dira Durangoko Institutuan eskualdeko bertsolari gazteak

Gaur hasi da 2016 Bertsolari Gazteen Sariketa.
Gaur hasi da 2016ko Bertsolari Gazteen Sariketa.

2016ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketan izango diren Durangaldeko sei ordezkariek datorren asteartean lehiatuko dira, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan, eguerdiko 12.00etan. Saio horretan Enkarterri eta Ezkerraldeko bertsolariekin osatutako taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak.

Aurtengo sariketak iaz baino talde bat gehiago izango du, zortzi izango batira parte hartzaileak. Durangaldeko ordezkariez gain Arratia, Busturialdea, Enkarterri-Ezkerraldea, Uribe-Butroe, Uribe-Kosta, Hego Uribe eta Lea-Artibaiko taldeak lehiatuko dira.

Sariketaren ezaugarri nagusietariko bat lehiaketak taldekako izaeran datza, bertsolarien lana talde moduan baloratuko baita. Ondorioz, saio bakoitzeko irabazlea hurrengo faserako sailkatuko da.

Talde bakoitza multzo bitan banatuta egongo da, adinaren arabera hain zuzen, eta A mailakoak 18 urtera artekoak izango dira eta B mailakoak 19 eta 24 urte artekoak.
Igorre eta Durangoko kanporaketen ondoren, beste bi kanporaketa jokatuko dira Sopelan eta Markinan. Azken fasea martxoaren 2an eta 8an Arratzun eta Zallan, hurrenez hurren, izango diren finalaurrekotan burutuko da eta final nagusia Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da, martxoaren 18an.

Txapelketako saio gehienak ikastetxeetan izango dira eta ekialdietara nahi duen ikuslea hurbildu daiteke.

Lehiaketa honen helburuetako bat bertsolari gazteei lehenengo plazak eskaintzea da. Horrekin batera epaile, gai-jartzaile eta aurkezle gazteei ere plazaratzeko aukera eskaintzen zaie eta horretarako formazioa saio laburrak eskaini ditu azkenengo urteetan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados