Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aste osorako antolatutako ekitaldiekin ospatuko da Elorrion Ingurumenaren nazioarteko eguna

Buzkantz kaleko lursaila bisitatu ahalko da datorren zapatuan, Aste berdearen ekimenaren baitan.

Elorrioko Udalak ekainaren 1etik 11ra bitartean antolatutako Aste Berdearekin ospatuko du aurten Ingurumenaren nazioarteko eguna. Ekimenaren helburua “ingurunea zaintzeak duen garrantzia”  gogoraraztea da.

Aste berdearen baitan antolatutako lehen ekitaldia bihar, arratsaldeko 19.00etan, Iturri Kultur Etxean eskainiko den hitzaldia izango da. Arantza Royuelak emango duen berbaldian ‘Liztor asiarra’ izango da hizpide.

Bi saio prestatu dira eguenerako. Goizean, herriko ikastetxeetako ikasleek ‘Olio birziklapena’ri buruzko saioak izango dituzte.

Arratsaldeko 19.00etan, Iturri Kultur Etxean, ‘Eraikuntza ekoeraginkorra’ri buruz mintzatuko dira Eiser eta Ekidom enpresetako Mikel Amiano eta Josu Salazar. Solasaldian, eraikitze sistema ekoeraginkorraz gain, energia berriztagarriei buruzko informazioa ere emango.

Tomate landareak opari

Ingurumenarekiko konpromisoa eta kotxe beraren erabilera partekatua izango dira barikurako antolatutako ekitaldien ardatzak. Goizeko 10.00etatik 13.00etara konpost eta tomate landare banaketa egingo da Herriko plazan eta hauek eskuratzeko beharrezkoa izango da ingurumenaren aldeko konpromiso bat hartzea.

Arratsaldeko 19.00etan, Iturri Kultur Etxean, kotxea konpartitzeko ‘Lagunkar’ ekimenari buruz mintzatuko da Iker Maguregi.

Buzkantz kaleko lursaila bisitatu eta gune horretan zer egin daiteken proposatzeko aukera izango dute herritarrek, zapatuan. Bisitak 10.00etatik 20.00etara izango dira, Buzkantz kaletik sartuta, eta ingurunea ezagutzeaz gain, herritarrek proposamenak egiteko aukera izango dute. Gainera, goizeko 11.30etatik 14.30era Circomotik jolasak izango dira Buzkantz kalean.

Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzen den ekainaren 5an, herriko Naturbideak ezagutzeko aukera egongo da. Herriko plazan goizeko 10.00etan hasiko da ekimena eta, partaideak taldetan banatu ondoren, bakoitzari dagokion tramoan “dauden hobetu beharreko puntuak identifikatzen” saiatuko da.

Ortu agroekologikoak

Aurtengo Aste berdea ‘Ortu agroekologikoak nola eraiki feminismotik’ ekimenarekin ostuko da. Hiru egunetan gauzatuko den tailer teorikoa eta praktiko horretan “agroekologia etaekonomia feministaren inguruko kontzeptuak jorratuko ditugu”, antolatzaileen esanetan. Gainera “konposta edota landareen zaintzarekin, adibidez, jarduera praktikak” egingo dira.

Burujabetzaren aldeko mugimenduaren partaidea den Esti Redondok emango duen ikastaroa  ekainaren 6an eta 8an, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara, eta 11n, 10.00etatik 14.00etara, izango da.

Ekimen honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, genero.teknikaria@elorrio.net helbide elektronikoan edo 946582712 telefonoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. RESPUESTA

    David: La primera parte de tu aclaración es correcta y se agradece, la segunda parte te sale una vena fascista ya que te arrogas el juicio de no querer gente que no quieren aprender el euskera, (apreciación gratuita) te recuerdo que un porcentaje muy elevado de ciudadanos de más de sesenta años no han tenido la oportunidad de estudiar la gramática en euskera pero si la hablan. Te apropias la potestad de impartir a quien se le puede respetar o no, solo te faltaba terminar la frase (por la gracia de Dios) en recuerdo a un individuo que nos fastidio durante cuarenta años. No me hace falta tu respeto pues el respeto se gana, personalmente tengo como norma respetar al ser humano sin mirar su color, religión o raza

    Deja una Respuesta
  2. NO ENTIENDO

    Solo para euskaldunes los otros a aprender euskera y después lo entenderán.

    Deja una Respuesta
    1. David

      Lo que no sé si entiendes es que las notas de prensa generalmente se mandan en los dos idiomas oficiales donde tú resides. Este medio, que de vez en cuando es bilingue, decide en qué idioma publicarlas, cosa que está en todo su derecho. Si quieres leer la noticia en castellano entra en la página web del Ayuntamiento que seguramente estará. No quiero gente como tú que no quiera aprender euskera y encima se ponga a la defensiva. Todo mi respeto a la gente castellanoparlante y respetuosa, pero a gente como tú no, lo siento.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados