Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aser Arza durangarra bigarren sailkatu zen asteburuan korritutako Hiru Haundiak lasterketan

Aser Arza mendi korrikalari durangarrak bigarren postuan bukatu zuen asteburuan korritu zen Hiru Handiak proba. Lasterketa hasi zuten 875 partaideek, 101 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten Gorbeia, Anboto eta Aizkorriko tontorrak zeharkatuta, guztira 10.125 metroko desnibel metatuarekin. Arzak 11:36:14ko denborarekin osotu zuen ibilbidea.

2021eko Hiru Haundiak  larunbateko 00:00etan hasi zen Murgia herrian eta Gorbeia igo ondoren, Anbotorako bidea hartu zuen Ubidea, Otxandio eta Urkiola zeharkatu ondoren. 41.4 kilometro egin ondoren heldu ziren tontorrera eta hortik aurrera Orixo, Kurtzeta, Landa, Arbiturri eta Aizkorriko tontorra gainditu behar izan zituzten Araian zegoen helmugara heldu aurretik.

Lasterketaren lehenengo postua Julen Martinez de Estibarizentzat izan zen  11:13: 30eko denbora eginez. Ondoren heldu zen Aser Arza durangarrak 11:36:14ko denborarekin amaitu zuen lasterketa eta hirugarren korrikalaria Ander Erice nafarra izan zen 11:44: 28ko denborarekin.

Maite Maiora

Emakumeetan irabazi zuen Maite Maiora mendaroarrak 12:09:39 behar izan zituen proba amaitzeko eta bosgarren postu absolutuan heldu zen.

Gainera, 40 minututan hobetu zuen Silvia Trigueros abadiñarrak 2014an  ezarritako marka. Bigarren postua Oihane Perez gernikarrak eskuratu zuen eta hirugarren tokia Janire Fernandez de Olano arabarrak lortu zuen 16: 10:07ko denborarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados