Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Artea eta kultura nagusituko dira Kainaberak antolatutako Fair Saturday-Zapaturdei ekimenean

Kontsumoa eta erosketak egitera animatzen duen Black Fridayren hurrengo egunean egiten den Fair Saturday ekimena ospatuko da Elorrion bihar, Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta.

Kainaberak Zapaturdei Elorrio izenarekin prestatutako ekimenak bat egiten du mundu osoan azaroko azken larunbatean antolatzen den Fair Saturday kultura izaerako mugimendu sozialarekin. “Egun berezi honen helburua artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzea da”, Kainaberako kideen arabera.

Eguneko helburua lortzeko, artearekin eta kulturarekin lotutako jarduerak antolatzen dira era ireki eta parte-hartzailean, eta jarduera horien bidez, proiektu sozialak babesten dira. Kainaberak prestatutako egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da Elorrioko txistulariek kalejirarekin eta amaiera gaueko 22:0etatik aurrera Iturrizorok antolatutako kantu afariarekin izango du.

Goizean zehar, Argazki solidarioak aterako ditu Elorrioko Argazki Taldeak udaletxean jarriko duten photocallean; margoen erakusketa kokatuko du Eskulanen taldeak; umeen txokoa atonduko du Intxorta asti taldeak; birziklatzeko txokoa ipiniko du Greenpacek; txalaparta tailerra emango du Enekorak elizpean eta toki berean joko du Sugoi heavy metal taldeak.

Arratsaldean, margoen enkantea egingo da; musika saioak eskainiko dituzte Musika Eskolako konboak eta Rafak; Noe eta Asierren koreografiak, Damose dantza dokumentala eta Besaide plaza dantza taldearen dantza ikuskizunak; pintxo pote solidarioa olerkiekin zein Arrapaladan antzerki taldeak eskainiko duen ‘Euskal emakume olerkari eta idazleak’ sorkuntza tartekatuko dira. Egitaraua borobiltzeko Deba Barreneko Orkestraren, Johngerren eta Erreka Bandaren kontzertuak egongo dira Arriola antzokian.

Zapartudei ekimenean parte hartuko duten taldeei esker bilduko den diru guztia hiru erakundetara bideratuko da, “minbizidun umeen Aspanovas elkartera, Niños del Mundo federaziora eta Zaporeak elkartera”, azpimarratu dute Kainaberako kideek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados