BIDEOA

Arroza prestatzeko 80 era

Arroza prestatzeko 55 era ikusteko aukera egon da eguerdian Kurutziagako txosnagunean, bertan bildutako 55 paella-ontziren beste, hain zuzen; zeliakoentzat egindakoak, arabiar erara prestatutakoak, socarratekin edo Valentziako errezeta jarraitzen duena prestatu dituzte, besteak beste, bertan bildutako sukaldariek.

Kurutziagan inprobisatutako sukaldeetatik barreiatu diren usainak, gaueko ajeak uxatzeko eta jateko gogoa eragiteko sendagai ezin hobeak izan dira.

Sukaldariek umore ona erakutsi badute, epaimahaikideek ez dira atzean gelditu eta sukaldari bi onenei emandako sariekin batera, zapore gutxienekoa eta orijinalena ere saritu dituzte. Paella onenaren saria Adiranek eskuratu du eta bigarrenak Astepe hamabi t’erdikoek lortu dute. Zapore gutxieneko paellari emandako saria berriz, Berbaro gazteakentzat izan da.

Ondoren, inoiz baino bazkaltiar gehiago bildu duen bazkaria egin dute, guztira 850 lagun egon baitira lagungarri izan den karpapean.

25 lehiakide San Fauston

Txosnaguneko paella lehiaketa ez da izan gaur ospatu den txapelketa bakarra. San Fausto auzoagunean ere lehiaketa egin dute eta bertan 25 paella-ontzik parte hartu dute.

Eguraldi ona lagun izan dela, inoiz baino jende gehiago gerturatu da bertara eta sari banaketaren ostean jendetza bildu da bazkari herrikoian.

Txapelketako irabazleak Idoia eta Izaskun Bengoa Hermosilla izan dira; bigarren saria Jorge Izquierdo, Maider Caballero, Zayra Crespo eta Haizea Izquierdorentzat izan da eta hirugarrena Gorka Martín, Gorka Goiogana eta Iker Vianak eskuratu dute.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar