Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Arkume errearen txapelketan izena emateko epea zabaldu da

Arkume errearen txapelketan izena emateko epea zabaldu da

Arkume Errearen XXII. Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki du Abadiñoko Udalak. Aurten, gehienez 50 pertsona lehiatu ahal izango dira. Txapelketa otsailaren 13an egingo da eta ondoren herri ???arkume-jaia??? ospatuko da.
 
Urtero arrakasta handia izaten du Arkume Errearen txapelketak, bertokoek ez ezik, Euskadiko beste hainbat tokitako jendeak ere parte hartzen baitu. Gaur ireki du izena emateko epea Abadiñoko Udalak. Horretarako Txanportako kultura-etxera joan beharko da, otsailaren 11 baino lehen, epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira. Udaletik jakinarazi dutenez, aurten 50 lagunek eman ahal izango dute izena gehienez.

Parte-hartzaileek arkumea eta erretzeko behar den ikatza jasoko dituzte. Arkumea prestatzeko behar dituzten tresnak ordea, bakoitzak eraman beharko ditu.  Arkumeak probalekuan ezarriko den karpan erreko dira eta alboan beste karpa bat jarriko dute, txakolina eta bertako beste hainbat produktu dastatzeko. Bi euro ordaindu ezkero, erakusketan dauden txakolin guztiak dastatzeko aukera izango da.

Aurten saritu gutxiago izango dira, Kultura Arloko udal-ordezkariek jakitera eman dutenez, ???aurreko urteetan parte-hartzaile gehiagori ematen zieten saria, baina aurtengo edizioan Udalak bost sari baizik ez banatzea erabaki du, era horretan sari bakoitzaren zenbatekoa handitu ahal izateko???.

Horrela, lehenengo geratzen diren hiru parte-hartzaileei emango zaie saria, 100, 60 eta 40 euro. Garaikurra ere jasoko dute, laugarren eta bosgarren sailkatzen direnen moduan.

Herri bazkaria

Guztira 50 arkume erreko dira eta ondoren herri bazkarian jango dira. 350 lagunentzako bazkaria izango da, txapelketaren egunean bertan, otsailaren 13an. Bazkarirako txartelak Txanportako eta Errotako kultura-etxeetan erosi ahal izango dira. Txartelak erosteko epea otsailaren 1etik 12ra bitartean egongo da zabalik, eta salneurria 15 euro izango dira.

Bazkaria probalekuan izango da eta Oihergi taldeak girotuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. lo pasemos genial!

    ¡Que dia mas bonito! otro año mas Navarro lo hemos pasado muy bien! ¡Seguir trabajando asi!

    Deja una Respuesta
  2. falsedad

    Señor alcalde que han pasado con los 350 entradas? te las has quedado para ti y tus amigitos? como es posible que en 2 dias la gente se haya quedado sin entradas señor alcalde? tienes como demostranos que las 350 entradas fueron vendidas en pocos dias?
    Explicaciones señor alcalde.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados