Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ariñ Ariñ dantza taldeak gaueko ikuskizuna berreskuratu du Bernako jaietan

Bernako jaiak (argazkia: Zornotza Telebista)
Bernako jaiak (argazkia: Pausa)

Bihartik hasita eta domekara arte Zornotzako Berna auzoko jaiak ospatuko dira. Hiru jai egun hauetan zehar erromeriak, briska txapelketa eta dantzak antolatu dira. Ekintza gehienak zapatu eta domekarako antolatu dituzte.

Bihar arratsaldeko 20.00etan, Donien Atxa altxatuko da txapligu eta kanpai hotzez Bernako jaiei hasiera emateko. Zapatuko eguna 12.30etan mezarekin hasiko da, ondoren Ariñ Ariñ dantza taldearen erakustaldia izango da eta saltxitxa jana eta triki poteoa.

Arratsalderako, 20.00etan auzo afaria antolatu dute. Eguna bukatzeko Ariñ Ariñ dantza taldearen ‘Ilusiñoz Beterik’ ikuskizuna antolatu dute.10 urte dantza taldea ez duela gabaz erakustaldia egiten, eta aurten berreskuratzea pentsatu dute. “Urteak ez dugula gaueko ikuskizuna egiten, eta erabaki dugu berriro egitea”, azaldu zuen Jone Zuazok, Ariñ Ariñ dantza taldeko kideak.

50 minutu inguruko saio honetan 28 dantzarik hartuko dute parte, 15 ume eta 13 nagusi,  eta “hiru lurraldeetako dantzak egingo ditugu montaje desberdinekin”, azaldu zuen Zuazok. Ondoren Obaneuke taldearen eskutik erromeria izango da.

Triki poteo eta auzo-bazkaria

Domekan, ospakizun erlijiosoa 12.30etan izango da eta eguerdirako, triki poteoa eta gero, auzo-bazkaria antolatu dute. Arratsaldean  briska txapelketa izango da eta lau sari banatuko dira, 70 eta 20 euro bitartekoak.

Auzoko jaiei bukaera emateko Mirari, Aitziber eta Lutxurdioren erromeria izango da, gauerdian, bukatzeko, txokolatada izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados