Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ariketa-makinak erabiltzen ikasi dute gaur Abadiñoko adinekoek

Abadiñoko adineko hainbat pertsonek ariketa-makinak erabiltzen ikasi dute gaur. Ekimena “Abadiño Lagunkoia taldeak Udalaren laguntzarekin bultzatu du”, Javier Crespo alkateorde eta Gizarte Ekintzako zinegotziak esan duenez.

Ekimenean parte hartu duten adinekoek, Abadiño Lagunkoia taldeak San Trokazen duen zentrotik abiatu dira ibilaldi bat egiteko asmoarekin. Parte-hartzaileak Gaztañodi parke biosasungarrira heldu direnean, bertan jarritako makinen erabilera erakutsi die Mugiment zerbitzuko teknikari batek eta euren osasunarentzat onuragarrienak diren ariketak ezagutzeko aukera izan dute.

Gaur egindako jarduera eguaztenean errepikatuko da Matienan, 11:00etan hasita. Ibilaldia Matienako Jubilatuen Egoitzatik abiatuko da eta Errota Kultur Etxearen ondoan dagoen parke biosasungarrian amaituko da.  Crespok dei egin die herriko adineko guztiei parte har dezaten ekimen horretan, “sedentarismoari aurre egiteko eta bizi-ohitura osasungarriak hartzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados