Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Aresti, Sarrionandia, Tolstoi eta Estebanen testuak izango dituzte mintzagai solasaldi dialogikoan

HitzezEtaAhotsezSolasaldiDialogikoa‘Askatasuna’ hizpide duen 2019ko Hitzez eta Ahotsez ekimenak, lehen solasaldi dialogikoa egingo du otsailaren 14an, arratsaldeko 17:00etan, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan. Egun horretarako lau egilek idatzitako testuak proposatzen dituzte.

Hitzez eta Ahotsez ekimenaren sustatzaileek, Gabriel Arestiren ‘Apur dezagun katea’, Joseba Sarrionandiaren ‘Habanako arbola’, Lev Tosltoiren ‘Hadji-Murat’ eta Mari Luz Estebanen ‘Amaren heriotzak libreago egin zuen’ testuak irakurtzea proposatu dute ekitaldirako.

Solasaldi egunerako testuak irakurri eta beraietako bakoitzean atentzioa emandako zerbait azpimarratu, markatu edo testuaren alboan komentarioren bat idaztea aholkatzen dute.

Irakurleak egindako aukeraketaren arrazoia berdin dio zein den.  “Izan daiteke pertsonaiak ezagutzen duzun norbait gogoraraztea, izan daiteke gertatutakoa zeuk bizi izana, izan daiteke ahapaldi bat benetan ederra iruditzea… zeurea da aukera!”, sustatzaileen esanetan.

Otsailaren 14ko ekitaldian, taldekideetako bakoitzak zein zati aukeratu duen eta zergatik adieraziko du. Honek hizketarako bidea emango du eta bideratzailearen laguntzaz testuaren esanahia edota zentzua osatzen saiatuko dira bakoitzaren aukeretatik abiatuz.

Hitzez eta Ahotsez ekimena garatzen dutenekin harremanetan jartzeko hitzezetaahotsez@gmail.com posta elektronikoa zein Facebookeko Hitzez eta Ahotsez profila erabili daitezke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados