“Arbasoek Baltzolan ipini zuten biziaren abiapuntua”

RafaUgaldeBaltzolakoIpuinak
‘Baltzolako ipuinak’ liburuaren aleak sinatuko ditu bihar eguerdian Rafa Ugalde idazle zornotzarrak.

“Arratiako arbasoen artean zabalduta zegoen bizia Baltzolan hasi zela; euskaldunen bizia kobazuloetan sortu zenez, inguru horretan Baltzolan ipini zuten abiapuntua”. Aspaldiko esaera horri heldu zion Rafa Ugalde idazleak asmatu eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu duen ‘Baltzolako ipuinak’ lana gauzatzeko.

Liburuaren abiapuntua Dimako alkatea izan zen garaian jartzen du Ugaldek, sasoi hartan hartu-eman handia izan zuelako Baltzolan eta Axlorren egindako indusketetan ibili ziren Joxerra Aiartza eta Lydia Zapata ikertzaileekin.

Ikerketa haien harira kaleratutako argitalpentxo dibulgatiboak zirela eta, “horren inguruko ekarpena egin nezakeela” eta ipuintxoak pentsatzen hasi zen. “Pertsonaia bera den Amak, Amarik, Amaiak, Marik, Ama Lurrek sortu zuen dena eta imajinatzen hasi nintzen zelan sortu zituen eguzkia, ilargia, hodeiak, ibaiak…”. Animalien eta gizakien sorrera islatzeko berriz, Amarekin harremana izan zuen bertako beste pertsonaia mitologikoa den Sugoi baliatu zuen.

Ugaldek bi ataletan banatu du lan berria. “Alde baterik, ‘Sorreran’ agertzen diren ipuin labur-laburrak eta bigarren zatian, ‘Baltzolako seme-alabak’ izenburua duena, ipuin luzea edo nobela laburrarekin osatu dut”.

Nahiz eta ipuinak asmatutakoak diren, oinarri zientifikoa duten pasarteak tartekatu ditu idazleak. “Hemengo indusketetan silexa agertu da baina ez da bertakoa. Hemen ez dago silexik eta hemen topatu dena Barrika ingurukoa edo Gasteiztik haragokoa da. Bertako gizakiak neandertalak ziren eta horrek esan nahi du edo komertzioa edo garraioa zutela”.

Blas de Otero olerki saria

‘Baltzolako ipuinak’ obra Ugaldek argitaratutako bosgarren lana da. Aldez aurretik argitaratutako ‘Hamaika bizimodu’ (2003) eta ‘Gure gerretako heroiak’ (2006) errealitateari lotuta daude; ‘Relax’ (2007) liburu erotikoa ere benetako kasuetan oinarritzen da eta ‘Erreka’ (2011) nobela laburrean benetako pertsona baten inguruko fikzioa da.

Prosa izan bada aurreko lanen estiloa, poesia ere lantzen du ogibidez Zornotzako Udaleko Euskara teknikaria den idazleak; eta emaitza hobeezinekin gainera, Blas de Otero lehiaketaren azken deialdiko irabazlea izan zelako euskarazko modalitatean ‘Hondar aleak’ olerki sortarekin.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar