Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Ara Malikian, Donostiako Orfeoia eta ‘Ecos de Oiz’en saioak aurtengo Musika Hamabostaldian

Ezkerretik eskumara, Nerea Aizpuru biolin-jolea; Alfredo Sanz, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako zuzendaria; Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea; eta Xabier Arana, Arandoño elkarteko arduraduna.

Agerraldi arrakastatsuarekin hasiko da gaur Durangoko Udalak, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak eta Musika Eskolaren bitartez, antolatutako XXVIII. Musika Hamabostaldia. Izan ere, Ara Malikian biolin-joleak gaueko 21.30ean hasita Landako Gunean eskainiko duen ekitaldirako ateratako 1.000 sarrerak, direla pare bat aste agortu ziren.

Jatorri libanoar eta arbaso armeniarrak dituen musikariak gerturatuko duen ‘Biolinaren historia izugarria’ ikuskizunak zein iragarritako beste bi kontzertuek, Hamabostaldiaren ezaugarri nagusiei eusten die. “Alde batetik, maila jasoko musika eta adituen ikuspegitik begiratuta eskaintzeko moduko musika ematea”, eta bestalde “jendaurrean jartzea ulertzeko eta gozatzeko moduko musika”, Aitziber Irigoras, Durango alkatearen esanetan.

Malikian hirugarren aldiz gerturatuko da Durangora biolina jotzen, aldez aurretik bi aldiz izan baita era desberdineko saioak eskaintzen; lehena, 2008an Yllana konpainiaren ‘Pagagnini’ ikuskizunarekin eta bigarrena 2013ko Musika Hamabostaldian.

Landakon eskainiko duen ekitaldian musika klasikoa eta herri musika tartekatuko ditu. ‘Biolinaren historia izugarria’ agerraldian, hiru urte zituela biolinarekin hasitako harremana ekarriko du gogora Malikianek eta bere bizitzan egindako bidaietan ezagututako musika desberdinak zein rock eta pop eskainiko ditu.

Donostiako Orfeoia eta Gerardo Rifón

Goi mailakoa izango da Musika Hamabostaldiaren baitan izango den bigarren kontzertua, ekitaldiko protagonista aurten 120. urteurrena betetzen duen Donostiako Orfeoia izango baita. Azaroaren 5ean Andra Mari elizan izango den saioa, “Gerardo Rifón organo-jolearen laguntzarekin emango du”, aurten 20. urteurrena betetzen duen Arandoño Kultur Elkarteko arduraduna den Xabier Aranaren esanetan.

2017ko Musika Hamabostaldia azaroaren 12an San Frantzisko elizan eskainiko den ‘Ecos de Oiz’ kontzertu-hitzaldiarekin osotuko da. Emanaldi horren oinarria Nerea Aizpurua biolontxelo-jole durangarrak ‘Erromantizismoa eta nazionalismo musikala Durangon’ Musikeneko master bukaerarako egindako ikerketa lana da.

Aizpuruak moldaketa bat egin du Valentin Maria de Zubiaurrirek biolontxelo eta orkestrarako idatzitako ‘Ecos de Oiz’ obrarekin biolontxeloaz eta pianoaz interpretatzeko. Ekitaldian, Arrate Monasterio piano-jolea, Maider López biola-jolea eta Ander Berrojalbiz biolin-jolea eta hizlaria izango dira Aizpuruarekin batera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados