Lehen autokrosa ospatuko da uztailaren 14an
Apatako pregoia eta txopoaren igoera egingo dute gaur arratsaldean
DURANGO 28/06/2012
Dagoeneko hasi dira Apatako San Pedro jaiak Atxondon. Ekintza batzuk ospatu badira ere, gaur arratsaldeko 19.30etan egingo dute pregoia eta txopoa igoko dute, jaiei hasiera ofiziala emanez. Deabru Beltzak taldeak antzerkia eskainiko du jai egunetan eta Atxondoko lehen autokrosa ospatuko da, besteak beste.
Pregoiaren ondoren dantzak egongo dira Andasto taldearen eskutik eta eguna Darko Puaka talde elorrioarraren kontzertu batekin bukatuko da. Bihar emakumeen pilota partida eta tortilla zein bakailao txapelketak ospatuko dira. Gauez, gau kubatarra eta erromeria Etzilimo taldearekin ospatuko da gaztetxean.
Larunbatean jaiak rokodromo eta tirolina batekin jarraituko du, eta goizean eta eguerdian kuadrilen arteko paella txapelketa egongo da. Igandean, berriz, haurren pilota partida egongo da goizez eta, arratsaldean txopoa botako dute saiheski janarekin batera. Gauez Deabru Beltzak antzerki taldeak emanaldi bat eskainiko du.
Jaien ondoren, uztailaren 14an Atxondoko lehen autokrosa ospatuko dute Markoidako landetan.





