Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Antzerkia eta graffitiak egongo dira Abadiñon LGTBIQ+ pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Abadiñoko Udalak kultur eta aisialdi ekitaldiak prestatu ditu datorren martitzenean ospatzen den LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Antolatutako saioekin, LGBTIQ+ kolektiboaren ikusgaitasun soziala eta publikoa ikusarazi eta sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik diskriminazioa desagerraraztea sustatu nahi dute.

Harrotasunaren Eguna ospatzen den martitzenerako, 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako graffiti-tailerra programatu da. Ekitaldia Traña-Matienako Galizia plazan egingo da 10:00etatik 13:00etara eta parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik Mediatekan, Errota Kultur Etxean edo udalaren webgunean (Zerbitzuak – Gazteria – Gazte Uda).

Sorkuntza proposamena LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko Nazioarteko Egunak sustatzen dituen koloreen eta berdintasun- eta aniztasun-balioen ingurukoa izango da.

Manifestazioa

Arratsaldeko 19:00etan, Mugimendu Feministak antolatutako manifestazioa egongo da Traña-Matienan, aldarriei ikusgaitasuna emateko eta sexu-askapenaren inguruan sentsibilizatzeko.

Eguenean, narrazioa, antzerkia eta bertsoak batzen dituen ‘eRRe’ ikuskizuna eskainiko dute Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Ohiana Aranak, 19:00etatik aurrera Trañabarren plazan. Edurne Azkaratek zuzendurako ikuskizunak genero-ikuspegia hartzen du ardatz, “LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua,  gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma” izango dute aztergai.

Yogurinha Borova

Proposamen horren ondoren, 21:00etan, Yogurinha Borovaren ikuskizuna egongo da Zarrako aparkalekuan.

Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun zinegotzia Rosa Miguelen esanetan, “aurrera jarraitu behar dugu gizarte integratzaileagoa, ekitatiboagoa eta sexu-, genero- eta orientazio-aniztasunarekiko solidarioagoa eraikitzen, eta sexualitatea bizitzeko eta generoa adierazteko modu guztiak erabat aitortu eta errespetatu behar ditugu”. Hori dela eta, “garrantzitsua iruditzen zaigu gazteenekin lan egitea, sakoneko lana da, baina gizarte bidezkoagoaren alde egin behar dugu, gura dugun gizartearen alde”.

Egun hauetan, Abadiñoko udal eraikinek sexu aniztasunaren aldeko pankartak izango dituzte. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados