Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Antzerkia, dantza, zirkua eta musika ikuskizunak eskainiko ditu Berrizko Kulturaz Blai ekimenak

Berrizko Udalak antolatutako Kulturaz Blai 2022 ekimenak Arte Eszenikoen arlo desberdinak ezaugarri dituzten bederatzi ikuskizun eskainiko ditu urrian eta irailean. Antzerkia, zirkua, dantza eta musika emanaldiak,  leku publikoetan izango dira eta adin tarte guztiei zuzenduta daude.

Edizio honetako saioak uztailaren 6an hasiko dora Jon Urrutiak Olakueta plazan eskainiko duen ezohiko Musika Tailerrarekin, erabiltzen dituen ‘musika trasnak’ berak asmatutakoak baitira.

Bi egun geroago dantza garaikidea nagusituko da Ertza konpainiak ‘Dye Dye’ eta ‘Otempodiz’ piezak eskainiko baititu eskolako patioan.

Antzerkia eta zirko teknika uztartzen dituzten bi ikuskizunek emango diote jarraipena ekimenari. 13an arituko den Animagik konpainiak, gaztetxoek zirko tekniketan lehen urratsak emateko prestatutako Zirko eskola gerturatuko dute eskolako patiora. 15ean arituko den Barsanti konpainiako kideak diren Aritza Rodríguez zaldibartarra, Juanjo Otero iurretarra eta Pako Revueltas galdakoztarrak, suizidioa izango dute hizpide ‘Akabo!’ antzezlanean.

Uztaileko programazioa 20an eta 23an eskainiko diren ekitaldiekin osatuko da. 20an, hondarrezko irudiak egiten dituen Andoni Bastarrikak, teknika horren inguruko tailer bar eskainiko du Olakueta plazan, eta 23an erakutsiko diren New Orleanseko dantzak komentuan izango dira ikusgai.

Berriz Kulturaz Blai ekimenak irailean izango du jarraipena hiru zirko ikuskizunekin. Iragarritako lehenengo saioan egongo diren The Funes Troup konpainiak, ‘Aukerak’ (Caminos) kale-ikuskizuna eskainiko du 9an eskolako patioan.

16an gerturatuko den Malas Compañías taldeak ‘Zirkus’ deituriko ikuskizuna eskainiko du  Olakueta plazan, eta 23an programazioa agurtuko duen La Banda Teatro Circok ‘Kimera’ lana eskainiko du eskolako patioan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados