Antton Uriartek egindako ‘Barazki festa’ kartelak iragarriko ditu aurtengo Ferixa Nausikoak

ElorrioFerixaNausikoak2018KartelaAntton Uriarte elorriarrak egindako ‘Barazki festa’ kartelak iragarriko ditu irailaren 1etik 9ra Elorrion ospatuko diren Ferixa Nausikoen jaiak. Lehiaketara 12 lan aurkeztu ziren, 10 herriko eta inguruetako diseinatzaileak egindakoak eta beste biak Murtziako eta Leioako artistak sortutakoak.

Nekazal azokan egoten diren produktuak dira Uriartek egindako lanaren oinarria. Ortuariei zein irudian agertzen den ogiari aurpegi irribarretsuen marrazkiak gaineratu dizkie, baita danborradan erabiltzen diren kapelak ere.

Lehiaketa epaitu duten adituek lehiaketa aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratzeaz gain, kartelen desberdintasuna, estiloz zein teknikaz, nabarmendu dute. Irabazlearen aukeraketa herritarrek emandako botoekin zein epaimahai teknikoaren iritziarekin egin da.

Deialdira aurkeztutako 12 kartelak 9 sortzailek egin dituzte, sei emakumezkoak egin dituzte eta beste hirurak gizonezkoak.

Uriartek 500 euroko diru saria eskuratuko du egindako kartelagatik

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar